1.450 lagunek Zarauzko Triatloia 2022ko 250 dortsalen aukerakeratako parte hartu dute
2020ko Zarauzko Triatloiaren edizioan izen-ematea mantendu zuten parte-hartzaileei aukera eman ostean, klub antolatzaileak (Zarauzko Triatloi Elkartea) aurre-izen-ematea egin ahal izateko epe bat ireki zuen eta bertan 1.450 lagunek eman dute izena. Aurrez izena eman dutenen artean, kontuan izan behar da 120 emakumek eman dutela izena.
250 dortsalen ZOZKETA
Oraingo honetan, 2022ko ekainaren 11n ospatuko den eta 34 urte betetzear den frogan parte hartzeko aurre-izenematearen zozketa sarean egingo da eta emaitza hurrengo estekan egongo da eskuragarri: 250 dortsalen zozketa
Zorte on guztioi!!