1986tik 2016ra: Zarauzko Triatloiaren historian zehar

Joan den ekainaren 11n Getariako hondartzan hasi zen berriro Zarauzko Triatloia, ohikoa den bezala. 30. edizioa izan zen. Hiru hamarkada, lehiaketa hau puntaren puntan jartzen. Ez da lan makala.

Hiru hamarkadotan benetako kondaira osatzen lagundu dute antolakuntzak eta boluntarioek, triatloilari herrikoiek eta profesionalek, ikusleek, laguntzaileek eta erakundeek. Hainbeste urte joan dira, agian historiari errepasoa egitean gazteenek urrun ikusiko dutela hasierako garai hura.

Abentura exotikoa

1986, urtea. Juan Treku, Jose Maria Gibelalde eta Ana Mª Esnal zarautzarrek burutazio aparta izan dute, Javier Berasategui mitikoarekin batera (Challenge Roth eta Hawain finisher izan zen lehen espainiarra).

Abentura zale haiek froga gogorra antolatu nahi zuten Kantauri kostaldeko bazter honetan, garai hartan gutxi batzuek egiten zuten kirolean. Zarauzko Turismo Bulegoarekin elkarlanean, froga urratsak egiten joan zen eta urtez-urte hobetzen. Entsegua-akatsa, horrela izan zen hasiera hura.

2005 urteaz geroztik Zarauzko Triatloi Elkarteak ipini zuen pasioa eta egin zuen lana erabakiorrak izan ziren frogak egungo izaera hartzerakoan. Baina bere DNA irabazlea ulertzeko izapide nagusi batzuk izan badira, 1986koa eta 2016koa.

Tentazioz beteriko nahaskia

“Itsas zeharkaldiaren edertasuna, muruen gogortasuna, oinezko ibilbideko jendetza…hor daude eta triatloilarien oroitzapenean gelditzen dira” dio Zarauzko Triatloi Elkarteko Presidenteak, Patricia Damianek.

Arrazoi desberdinak tarteko etortzen dira kirolariak Zarautzen aritzera. Hauetako bat, noski, Euskal Herrian kirol frogak bizitzeko dugun grina da.

“Herri guztia dantzan jartzen dugu lehiaketa ongi atera dadin eta hori triatloilariek sentitzen duten berotasunean nabaria da. Berotasun hori, bisitatzen gaituztenek sentitzen dutena, lehiaketaren xarma nagusia da, lortu dugun antolakuntza maila aipagarriaz gain” uste du Patricia Damianek.

Gure kirolak 2011z geroztik izan duen bomm handiaren ostean, eta 25. urteurrena zelako, antolakuntzari bultzada berri bat ematea adostu genuen, 86ko espiritu horri uko egin gabe. Kudekate xumeago batetik profesionaltasunera salto egin genuen, espezialdutako enpresen laguntzarekin.

“Errazena korronteak eramaten uztea da, besteek egiten dutena errepikatzea, baina beti izan dugu argi frogaren formatua aldatzea suizidioa zela” uste du Inaxio Alguacilek, taldeko Presidente ohiak.

Lehen edizioan lehentasuna zen eta hala izaten jarraitzen du, XXI mendean. Lehiakide bakoitzari hurbileko harremana eskaintzea. Beti dago iritziak entzuteko aukera, lasterketaren ondorengo afarian gertatzen den bezala.

 “Oso une ederra izaten da, triatloilarien arteko konplizitatzea sortzen baita. Jendea beldurrik gabe etortzen zaizu zorionak ematera edo hobekuntza iradokizunak egitera. Horrek indarra ematen digu” gaineratu du Inaxio Alguacilek.

Belaunaldiak joan, belaunaldiak etorri, hainbat lagunek egin dute beren ekarpena ilusioz sortutako lehiaketa honen garrari eusterakoan. Ilusioa, batik bat ilusioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.