Izen ematea

Otsailaren 7an abiatuko dira #ZTri2015-eko izen emateak 

Datorren otsailaren 7an, larunbata, goizeko 10etan zabalduko da BH Zarauzko Triatloiaren XXIX. edizioan parte hartzeko izen-ematea. Ohikoa den bezala, ekaineko bigarren larunbatean egingo da lehiaketa.

Izen Ematea

Antolakuntzak aterako dituen 650 dortsalen banaketa online egingo da soilik, frogaren web orrian www.zarauzkotriatloia.com edo, zuzenean, Euskadiko Triatloi Federazioaren web  orrian(www.triatloi.org). Aurten deialdi bakarra zabalduko da triatloilari guztientzat, aurreko ekitaldietan esku hartutakoak izan zein lehen aldiz etorri.

Prezioak azken urteetako ber-bera izaten jarraitzen du, nahiz eta kirolarien aldetik oso eskari handia dagoen. 110€-ko prezioa izango du eta beste 2€ ordaindu beharko dituzte txip horia ez daukatenek, alokatu ahal izateko.

Triatloilari fedaratuak bakarrik

BH Zarauzko Triatloian parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea. Baina oraindik federazioaren agiria atera ez dutenek ere otsailaren 7an izena eman ahal izango dute, baldin eta maiatzaren 31 baino lehen federazioaren lizentzia eskuratzen badute. Segurtasun arrazoiengatik ez dira ‘egun bakarreko’ agiriak onartuko. Gainera, BH Zarauzko Triatloiak kirolariei honako gomendioa egiten die: urte osoan zehar izan dezatela federazioko lizentzia, entrenuetan ere babesa eskaintzen baitu.

Puntual izatea ezinbestekoa

BH Zarauzko Triatloiaren ezaugarri nagusietakoa sortzen duen ikusmin handia izaten da. Distantzia ertainean Estatu osoan dagoen lehiaketa zaharrena da eta kirolari askok beren egutegian gorriz azpimarratzen dute frogaren eguna. Horrek guztiak dortsala lortzeko puntual izatea eskatzen du. Goizeko 10etan (tokiko ordua) zabalduko da izen-ematea. Aurrez web orrian sartu direnei nabigatzailea ‘eguneratzea’ gomendatzen zaie, arazoak ekiditeko.

Izen emateari buruz sortzen diren zalantza eta kezka guztiak www.zarauzkotriatloia.com web orri ofizialean zein Twitter-eko eta Facebook-eko profil sozialetan erantzungo ditu antolakuntzak, #ZTri2015 hashtagarekin.

Froga historikoan idatz ezazu zeure istorioa. Lehen urratsa larunbatean, otsailaren 7an, goizeko 10etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.