2016ko Zarauzko Triatloiak bi minututan agortu ditu dortsal guztiak

 

2016ko Zarauzko Triatloiak bi minututan agortu ditu dortsal guztiak

 

 

Zarautzen, 2016ko otsailaren 13an. Ohikoa izan arren ere Zarauzko Triatloi Taldearentzat pozgarria izan ohi da antolatzen duen lehiaketak izaten duen onarpen bikaina. Beste urte batez, proba ospetsu honetarako eskaini dituen 525 dortsalak bi minututan erabat agortu dira.

 

Goizeko 10:00etan zabaldu da online epea –izena emateko modu bakarra- eta goizeko 10:02etarako Euskadiko Triatloi Federazioaren sistema informatikoak saiatu diren guztiei jakitera eman die handik aurrerako triatloilari denak itxaron-zerrendan sartzen zirela. Zerrenda hau astelehenean argitaratuko da probaren web-orrian.  

 

XXX. edizio honetan izen-ematea ordaintzeko sistema erabat desberdina da. Onartuak izan diren kirolari guztiek lotura bat jasoko dute datozen orduetan, posta elektronikoz, eta honen bitartez sartu ahal izango dira ordainketa pasarelara. Izen ematea otsailaren 20 eta 26a artean ordaindu beharko da. Hala egiten ez dutenek, dortsalaren gaineko eskubide guztiak galduko dituzte.

 

Berehalako baieztapena jaso ez dutenak automatikoki itxaron-zerrendara pasako dira, proba egin bitartean hutsik gera litezkeen plazak libre egon zain.

 

Zarauzko Triatloiaren XXX. edizioa ekainaren 11an egingo da eta 650 triatloilari inguru batzartuko ditu irteeran. Lehiaketa hau distantzia ertainean Estatu osoan egiten den zeharrena da, eta aurten 18.000 euro banatuko ditu saritan. Bi txapeldunek, gainera, 5.000 euroko sari nagusia izango dute maila bakoitzean.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.