skip to Main Content

Zarauzko Triatloia osatzen duten ikusle, bolondres eta triatleten segurtasuna bermatu ezin dugunez eta Zarauzko Triatloia aurrera eramateko ziurgabetasunaren aurrean, Zarauzko Triatloi Elkarteak 2020ko Zarauzko Triatloia bertan behera uzteko erabakia hartu du.

Zarauzko Triatloiaren 34. edizioa 2021eko ekainaren 12an izango da.

2020ko edizioan dortsala duen orori 2021eko ediziorako gordeko zaio dortsala.
2020ko dortsala izan eta 2021eko dortsalari uko egin nahi izan eta ordaindutakoaren % 100a jaso nahi duen orok, gaurtik hasita, 10 eguneko epea izango du diruaren itzulketa eskatzeko.

2021ean ezagutzen dugun Zarauzko Triatloiaz gozatzeko aukera izan dezagula desiatuz, aldez aurretik, barkamena eskatu nahi dugu eragindako eragozpenengatik.

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

                       

BABESLEAK

                                                               

LAGUNTZAILEAK

                               

Back To Top