2XU lankide berria izango du BH Zarauzko Triatloiak

Zarauzko triatloiak, espainiar estatuan triatloilari denek ezagutzen duten distantzia ertaineko proba ospetsuak, 2XU etxe australiarra izango du lankide 29. edizio honetan hasi eta datozen hiru urteetan.
wetsuits2xu

 

BH Zarauzko Triatloiak eta 2XU HUMAN PERFORMANCE MULTIPLIED etxeak datozen hiru urteetarako lankidetza hitzarmena sinatu dute, larunbat honetan bertan, 2015eko ekainaren 13an hasita.

Hitzarmen honen bitartez, 2XU-ek oraindik eta posizio-hartze hobea izango du espainiar triatloiaren munduan, neoprenoei eta konpresio arropei dagokienez lehiaketako marka ofiziala izango baita.

Aro berri hau ilusio handiz hartzen dute alde biek eta 2XU bete-betean inplikatuko da antolakuntzarekin. Parte-hartzaile eta laguntzaile guztiei hainbat jarduera paralelo eskainiko dizkie proba egiten den bitartean, hala nola dohako neopreno testa bezperan (ostirala, ekainaren 12a, 17:00etatik 19:00etara Zarauzko hondartzan), 2XUren gune esklusiboa, non Kantauri Itsasoaren edertasun osoaz gozatu ahal izango den, neopreno bildumen aurkezpena, triatloia&konpresioa, Village-gunea, 2XU-ren produtktuen zozketa eta baita lehiaketa 2XU neoprenoekin egiten duten guztientzat saria ere, ostiralean edota larunbatean 2XU-ren karpa-gunera 2XU-ren neopreno batekin agertzeagatik, besterik ez.
Honekin guztiarekin 2XU-k gure herrialdean bere posizionamendua egonkortu nahi du, nazioartean kirol materialetan duen lidertza egoera berretsiz. Honetarako berezko nortasuna duen lehiaketa mitikoa aukeratu du, inguruak, antolakuntzak, ilusioak eta lanerako gogoak bat-egiten duten lankidetza asmoarekin.

Zarautzen elkar ikusiko dugu!!!!
mfg_icons-2xu_1024x256

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.