3.243 pertsonek Zarauzko Triatloiaren 34. Edizioaren dortsalen zozketan parte hartu dute

Imagen  Noticia  Web
  • Horietatik 291 emakumeak dira,  iaz baino 29 gehiago.
  • Zarauzko Triatloiak irudi berria aurkeztu du Haritz Eizagirre diseinatzaile zarauztarraren eskutik.

Zarauzko Triatloian parte hartu nahi duten kirolarien kopurua goruntz doa eta horren isla dira aurre izen-ematearen datuak.

Guztira, 3.243 pertsonek izena eman dute gaur ospatu den 34. ediziorako dortsalen zozketan parte hartzeko, hau da, iaz baino 382 pertsona gehiago. Horietatik, 291 emakumeak dira, 2019ko edizioan baino 29 gehiago.

34 urte beteko dituen eta 2020ko ekainaren 13an ospatuko den frogan parte hartzeko aurreinskripzioen arteko zozketa online egin da aurten eta emaitza ondorengo estekan ikusgai dago: https://www.augeweb.com/azar/es67523

Guztira, erabilgarri dauden 700 plazetatik 600 dortsal zozketatu ditu antolakuntzak eta gainerako 100 dortsalak, finkatuta dauden kupoak betetzeko gorde ditu (Top 10ak, Top 20ak, emakumezkoak/gizonezkoak, euskaldunak/nazionalak/nazioartekoak,…). Behin kupoak beteta, gordetako 100 dortsaletatik soberan geratzen direnak, itxarote zerrendan dauden triatletei egokituko zaizkie hurrenkera zorrotzari jarraituz.

Irudi berria

Dortsalen zozketarekin batera, Zarauzko Triatloiak Haritz Eizagirre diseinatzaile zarauztarrak garatu duen irudi berria ere aurkeztu du. Zarauzko herriaren hain bereizgarria den “Z” handia izango da hemendik aurrera froga arrakastatsuaren logo berria. Hiru marrez osatutako irudia, hain zuzen ere, triatloiak berak dituen hiru kirol proba irudikatzeko asmoz egindakoak. Itsasoaren bitartez lotutako bi herri: Getaria eta Zarautz. Era berean, triatoiaren antzinakotasuna nabarmendu nahi izan da lehen frogaren data irudi berrian bertan txertatuz. Zarauzko Triatloiaren balore eta ezaugarriekin guztiz bat datorren logo berria, beraz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.