Amaitzeko, ibilbide ikusgarria. Oinezko lasterketa mintzagai

Run  ZTri  1b

Zarauzko Triatloiko lehen bi zatiak gainbegiratu ditugu, ez aspertzeko aproposak. Baina hedu gara amaierako zatira, amaiera bikainera. Arima uzteko moduko 20 km dira, giro paregabean ume txikiak bezala disfrutatzeko aproposak.

Buruz eta bihotzez 

Hiru bira osatu beharko dituzte triatloilariek, gehienak erabat lauak, gora-behera aldetik zailtasun aipagarririk gabekoak. Nolakoa den jakiteko, Peru Alfarorekin hitzegin dugu, 2015. urtean 5. sailkatua.

· Profil laua: “ibilbide etzana da, zeharbide luze eta zuzenekoa, erritmoari eutsi ahal izateko. Hori bai, 7 aldiz zeharkatzen ditugu errepide azpiko tunelak, jeitsierarekin eta 180º-ko birarekin, eta irteerako aldapak ere erritmoa pukstatzen du”.

· Erritmoari eusteko ahaleginak: “Eraginkorrena hiru birak erritmo berean egitea da, baina hau esatea errazagoa da egitea baino. Entrenatzaile eta atleta bezala egiten dudan gomendioa da hasieran azkarrago joatea, baina ez kilometroko 10-15 baino gehiago. Eta sarri jan eta edatea, energiari eusteko”.

· Nola gorde indarrak? “Egin ditugun entrenuek esango digute zein den gure lasterketako erritmoa. Aintzat izan behar dugu txirrinduko ibilbide gogorrak lasterketan eragingo digula, eta buruak ere mugak ipiniko dizkigula. Ezin duzula pentsatzen duzunean, zure ahalmenaren %80an baino ez zaude”.

· Bira bakoitza, mundu bat:

Lehen bira: “Indarrarekin egiten da. Lehen 2-3 kilometroak erritmoa hartzeko izaten dira. Transiziio uneak dira, nerbio sistemaren agindu zehatzak txirrinduan ibiltzera bideratu dira azken orduetan, hortik gatoz, eta erabat mugimendu desberdinak egiten hasiko gara. Horregatik da hain zaila hasieran korrika egitea”

Bigarren bira: “Buruarekin egiten da. Korrika denbora bat daramagu, baina asko gelditzen da. Erritmoa jeistea da ohikoena, gure buruak ipintzen duen babes mekanismoa baita. Baina generaman erritmoarekin jarraitzeko ahalegina egitea garantzitsua da. Lehia ez uzteko garaia da”.

Hirugarren bira: “Bihotzarekin egiten da. Dena uzteko unea da. Gutxi gelditzen da eta buruak joaten uzten du, bigarren biran baino gusturago goaz, hori da sentsazioa. Motibazioak azkarrago joatera bultzatzen gaitu”.

· Zatirik gogorrena: “Ibilbidearen ekialdean dagoena, kanping ondoan. Pistazko da errepidea eta erritmoari eustea zailagoa egiten da”.

· Gogorrena: “Trenaren ondoan doana, buruarentzat oso gogorra da bide gorria. Frantziako Tourra dirudien alde zaharra utzi eta jende gutxiago dagoen kale zuzena aurkitzen dugu, adrenalinak behera egiten duen zatia”.

· Eta gehien disfrutatuko duguna: “Une bakoitzak bere xarma du. Alde zaharra Euskadi peto-petoa da: animo garraxiak, musika alaia, amaigabeko txaloak, bultzadak, lasterkariak usaindu dezakeen txakolinaren topak…Malekoia kostaldea peto-petoa da, Elkanoren jaioterria ikusten da itsas-bazterrean, arratoi itxurako mendia ere ikusgarria da. Eguzkia mendebaldetik joaten hasten da eta aurpegian jotzen dizu…Eta mendebalderago dagoen zatia bakardadea eta lasaitasuna dira, norberak bere buruari aurre egin behar dioen tokia”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude