Ausartentzako ibilbidea. Txirrinduaz ari gara

Unanue  Circuito  Bici  2

Zarauzko Triatloiko igeriketa tramite hutsa ez dela esan daiteke. Getaria eta Zarautz batzen dituen 2,9 kmko zeharkaldia ez da hutsala eta hasieratik dena eman beharra dago. Baina benetan sufritzen txirrinduan hasten da.

T2an bizikleta utzi aurretik 81 km osatu beharko dituzue, benetako mamia duen ibilbidea egin ostean.

Atsedenik gabea

Hemen duzuen profilak erakusten duenez, ibilbidean ia ezin da atsedenik hartu eta amaierara arte dena eman beharra dago. Honela zatitzen dira igoerak:

  • Zarautz-Meagas-Iraeta-Zumaia-Getaria-Zarautz artean 28 kmko bi itzuli
  • 25 kmko azken itzulia Zarautz- Orio gaina-Orio- Aiako pareta-Lokate-Andatza-Orio-Txurruka-Kanpina-Zarautz

Eskakizun maila handiko ibilbideak zati azkarrak ere baditu. Azken urteetan top 10ean beti egon ohi den Jon Unanuek azaltzen dizkigu gakoak.

· Buruarekin aritu: “une oro konzentratuta joatea eskatzen du, mugak gainditu eta gero ez ordaintzeko. Aldapetarako garapen egokia behar da”.

· Nola kudeatu indarrak? “Hidratazioa eta jatea ezinbestekoak dira, txakalaldiak ez jasateko. Egun horretan gure muga non dagoen jakin behar dugu”.

· Erritmoa kontrolpean: “Uste dut ibilbidean erritmo bera gorde behar dela, jendea dagoen tokietan azeleratu gabe, nahiz eta ez den erraza”.

· Atseden hartu… “Jeitsieretan lasaitu eta arnasa hartzeko, edateko eta jateko aprobetxatu dezakegu, Aiako paretaren ostean, adibidez”.

Ibilbidea jende ugari dagoen tokietan oso ikusgarria da. “Oilo ipurdia jartzen zaizu eta hainbeste jenderen txaloak entzuteak emozionatzen zaitu” dio Jonek.

Mugarriak

Aiako pareta

Ibilbidea ezagutuko duzue edo agian ez, baina paretaz zerbait entzungo zenuten. %18ko aldapa dago Aiako paretan (%16,7ko batez bestekoa) eta bertan Frantziako Tourreko giroa izango duzue, jendetza pilatzen baita asfaltoaren alde bietan.

“Garapen egokia aukeratzea gomendatzen dut, aldapa gogorrenetan batik bat. Pinoi aldetik ere froga ongi prestatu behar da”, hori da Jonen gomendioa.

Meaga gaina

Adi igoera honetan ere, bi aldiz egin behar baita. Aiako paretan ez bezala, ez dauka aldatz handirik (%3,5ekoa) baina ez da laburra (3,9 km).

Txurrukako pareta

Beste honek kanpinera daramatza partaideak, Zarautz eta boxeetatik oso hurbil. %12ko aldapa du batez beste igoerak.

Ibilbideaz gain bestelako informazio erabilgarria ere aintzat hartu behar da. Anoa postuak, zigor-zonaldeak eta denbora-mugak web orrian ikus daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.