Zarauzko Triatloia

EZAGUTU ZONALDEA – ZARAUZKO TRIATLOIA

Turismoa

ZARAUTZ: HONDARTZA ETA FESTA GIROA 

Zarautz, euskal kostaldeko herria, bere hondartza luzeak eta olatuek egin dute ezagun. Surf ekitaldiak, festak, museoak, dendak, pintxoak, txakolina… guzti horrek leku erakargarria egiten du Zarautz, bai bertakoentzat eta baita kanpotarrentzat ere.

Harremana: Zarauzko Turismo Bulegoa

Nafarroa kalea 3, 20800 Zarautz
Tel.: 943 830 990 / Fax: 943 835 628
Email: turismoa@zarautz.eus
Web: www.turismozarautz.eus

 

………………………………………………………………………………….

GETARIA: PORTUA ETA GASTRONOMIA

Getariako arrantza-portua, Kantauriko onenetarikoa, bere jatetxe eta erretegiak, eta bere eliza eta Erdi Aroko herrigunea nahitaezko bisita dira, parrillan egindako arrainarekin batera Getariako Txakolina dastatzeko.

Harremana: Getariako Turismo Bulegoa

Aldamar parkea 2, 20808 Getaria
Tel.: 943 140 157 / Fax: 943 140 157
E-mail: info@getariaturismo.eus
Web: www.getariaturismo.eus

 

………………………………………………………………………………….

ZUMAIA: FLYSCHA ETA ALDE ZAHARRA

Zumaia, itsasoari begira dagoen herri txikia da. Bere alde zaharreko kaleek Marik bizitako balentrien oihartzuna gordetzen dute oraindik, itsasoan buruturiko salbamenduak ez baitziren nolanahikoak izan. Zumaiak, gainera, mundu mailako altxor bikaina du, flyscha.

Harremana: Zumaiako Turismo Bulegoa

Kantauri Enparantza 13, 20750 Zumaia
Tel.: 943 143 396 / Fax: 943 861 531
E-mail: turismoa@zumaia.eus 
Web: www.zumaia.eus

………………………………………………………………………………….

ORIO: ARRANTZA ETA TRADIZIOA

Arrantza tradizio izugarria duen kostako herria da Orio. Alde zaharrean aurkitu daitezke gusto onena dutenentzako jatetxerik onenak. Arraun munduan duen historiagatik ere bada ezaguna Orio. Herriko traineruak 31 alditan irabazi du Kontxako Bandera preziatua.

Harremana: Orioko Turismo Bulegoa

Iturriaga jauregia-Kale nagusia 17, 20810 Orio
Tel.: 943 835 565 / Fax: 943 835 565
E-mail: orioturismo@gmail.com
Web: www.orio.eus

 

………………………………………………………………………………….

AIA: ITSASOA ETA MENDIA

Mendiz inguratuta eta Kantauri itsasora bista zoragarriak dituen landa herrixka da Aia. Natura balio izugarria du, bere mugen artean aurkitzen baita Pagoeta Parke Naturala. Bertako alde zaharrean gastronomiarik onena dastatu daiteke, eta bakerik handiena sentitu inguruko mendietan.

Harremana: Aiako Udaletxea

Gozategi Enparantza 1, 20809 Aia
Tel.: 943 131 144 / Fax: 943 134 104
E-mail: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
Web: www.aiapagoeta.com