Biomekanika eskeintza

 

Triatleta agurgarria.

 

Zarauzko triatloiko antolakuntzatik ongi etorri aurten 30. edizioa duen gure kirol probara. Lehiaketa berezia izan dadin lanean gabiltza eta, batez ere, probaren funtsa zareten partehartzaileontzat erakargarria izateko ahaleginetan ari gara.

 

Aurten, BPXport teknifikazioko enpresarekin babes akordioa sinatu dugu eta beste ekarpen batzuekin batera, eskaintzen dituen zerbitzu ugarien artean eskaintza berezia egingo die Zarauzko triatloiko partaideei.

 

Txirrindularitzako biomekanikan %30eko deskontua izango dute izena emanda dauden guztiek, 3D teknoligia ezin hobearekin eta jarduera fisiko eta kirolaren zientzian lizentziatutako profesionalen eskutik. Deskontuarekin, beraz, azken prezioa 87 eurokoa izango da.

 

Zerbitzu honetan interesa duten kirolari guztiek, hitzordua hartu beharko dute 943672459 telefono zenbakian eta NANa aurkeztu biomekanina azterketa egiten den egunean.

 

Gainera, teknifikazio zerbitzuan honako aukerak dituzuela gogorarazten dizuegu.

 

Kirol medikuntza.

Nutrizioa

Entrenamendu preskripzioa

Potentzia handiko laserra

Entrenatzaile pertsonala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.