Bizikletaren sektoreko xehetasunak

Bici  (1)

Aurtengo Zarauzko Triatloiko bizikletaren sektoreak antzekotasun handiak ditu iazkoarekin. Parte hartzaileek bi buelta eman beharko dizkiote 26 kilometroko zirkuitu bati, eta buelta bat 25 kilometroko beste bati.

Aureneko bi itzulietan, Meagako mendatea igo beharko da. Aldapa ez da oso pikoa (%3,5 bataz bestekoa), baina nahikoa distantzia luzea du (3,9). Ohar garrantzitsua: Meagako mendatea jaitsi ostean, Muniosoro eta Aizarnazabal arteko joan-etorria trafikoaren ohiko norabidearen kontra egingo da (gorriz irudian).

AIAKO IGOERA
Aiako igoera ezaguna da Zarauzko Triatloiko parte hartzaile eta ikusleen artean. Momentu epikoak izaten dira urtero ibilbideko zati horretan, eta ikuskizuna ikaragarria izan ohi da.
Bestalde, ibilbideko azken igoera, Oriotik Zarautza bidean Txurrukatik Zarauzko Kanpinera egiten dena, gune aproposa da ikusleek bizikletako sektorearen gogortasunaz bertatik bertara goza dezaten.

GOMENDIOAK
Makurdura mailarik handiena: %18
Maila ertaineko txirrindularientzat gomendatutako garapena: 34 hortzeko platoa eta 25 hortzeko pinioia.

DENBORA MUGAK
Parte hartzaileek hiru denbora muga izango dituzte:
Km 54,4 Zarautzen, Eguzki tabernaren parean 18:30ean.
Km 65,4 Lokate baserriko bidegurutzean, 19:00.
Km 79 Box-etara sarrera baino lehen 19:30.

Denbora muga horiek guztiak parte hartzaile guztientzat dira. Muga horietatik kanpo dabiltzan parte hartzaileak lasterketatik kanpo utziko dituzte epaileek, trafikora normaltasuna ahal bezain azkar itzuli dadin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.