skip to Main Content

BPXport XXX. Zarauzko Triatloiko antolakuntzan lankide izango da

BPXport XXX. Zarauzko Triatloiko antolakuntzan lankide izango da

 

 

Zarautzen, 2016ko otsailaren 8an. Zarauzko triatloiaren antolatzaile den Zarauzko Triatloi Elkarteak BPXport enpresa gipuzkoarraren lankidetza izango du aurtengo lehiaketan, honek kudeaketako zenbait atalen ardura izango baitu.

 

Zarauzko Triatloi Elkarteak BPXport Kirol Zerbitzuak enpresan jarri du konfiantza, eskarmentu zabaleko etxea baita kirol zerbitzuen antolakuntzan, kudeaketan eta zuzendaritzan, bai eta pertsonalizatutako entrenamenduak planifikatu eta osasunari eta kirol hobekuntzari lotutako aholkularitzan ere.

 

27 kirol eta kultrura gune kudeatzeaz gain, Bpxport-en lan ildoetako bat kirol ekitaldiak planifikatu eta kudeatzea da. Era guztietako bezeroei zuzendutako kirol jarduerak antolatzen ditu eta antolakuntzan aholkularitza ematen du, enpresetatik hasi eta ikastetxe edota gazte-elkarteetaraino.

 

Izen ematea larunbatean zabalduko da

 

Hogeita hamargarren ekitaldian parte-hartu nahi duten triatloilariek aste erabakiorra dute aurrez aurre, lehen erronka larunbatean eskainiko diren 525 dortsaletako bat eskuratzea izango baita.

Otsailaren 13an, goizeko 10:00etan irekiko du izen ematea Zarauzko XXX. Triatloiak, datorren ekainaren 11ean egingo den proba entzutetsuak.

525 dortsalen banaketa online egingo da, Euskal Triatloi Federazioak interneten duen plataforman. Tresna informatiko honetara iristeko bi aukera daude, probako web orritik zuzenean bata www.zarauzkotriatloia.com edo www.triatloi.org web orrian bestea. Deialdi bakarra izango da denentzako, bai gizonezkoentzat eta bai emakumezkoentzat eta plazen erreserba sarrera-hurrenkeraren arabera egingo da, orden zorrotza jarraituta.

 

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

> ANTOLATZAILEA

> BABESLE INSTITUZIONALAK

> BABESLEAK

> LAGUNTZAILEAK

ETF

© Zarauzko Triatloi Elkartea  |   Diseño: Zarauzko Triatloi Elkartea

Back To Top