Komunikatua:
Hurrengo komunikatuaren helburua, aurre-izen ematean kostuaren zergaitia, bai eta izen-emate beraren prezioan izandako igoera argitzea da. Aldaketa bakoitza eragiten duten arrazoiak desberdinak badira ere, badakigu biek eragin negatiboa dutela triatletaren poltsikoan.
Aurre-izen ematean kostu bat sartzea aurreko edizioetan, izen emateen zozketan zorioneko suertatu diren triatleta askok izenematea ez gauzatzetik dator.
Datu gisa, 2022an zozketatutako 250 plazak betetzeko 305 uko jaso genituen.
Erakunde antolatzailea, kide boluntarioek soilik osatzen dugu, eta uste dugu komeni dela, ahal den neurrian, lan mota horiek ekar dezaketen lan-karga saihestea. Horrela, gure esfortzua ekainaren 10ean egingo den proban zentra dezakegu.
Zarauzko Triatloiako dortsalen zozketan parte hartzeko 3,00 €-ko prezioarekin, zozketan Zarauzko Triatloian parte hartzeko konpromiso handiagoa duen triatleta hobi batekin topo egitea da helburua.
Aitzitik, 160 €-tik 175 €-ra arteko prezio-igoerak ikuspegi ekonomikoa du. Izan ere, 2020-2022 bitartean kostuen igoeren ondorioz, parte-hartzaileen kopurua 700etik 750era igo behar izan genuen, galerarik ez izateko neurri gisa. Urte honetarako, jasotako aurrekontuek, kostu-igoeraren joerak bere horretan jarraituko dutela erakusten digute. Ondorioz, parte hartzaileen kopurua 750ean mantentzeaz gain, izena ematearen prezioa igotzeko erabakia hartu dugu.
Zarauzko Triatloi Elkartetik, izen emateetatik jasotzen dugun azken zentimoa bera ere, proban bertan inbertitzeko konpromisoa hartzen dugu.
Espero dezagun gehiengoak gure erabakia ulertzea.
Agur bero bat guztioi.
Zarauzko Triatloi Elkartea.