Data Iragarpena

Data  Iragarpena

Ekainaren 13an egingo da XXIX. ‘BH Zarauzko Triatloia’

Ekainak 13. Zure Historia

BH Zarauzko Triatloia”-ren hogeita bederatzigarren edizioa, ohikoa den bezala, ekaineko bigarren larunbatean egingo da. Beste urte batez BH izango da lehiaketako babesle nagusia eta bere eskutik Ztri 15-ek distantzia honetako espezialista onenak izango ditu nor baino nor. Hala ere aipatzekoa da Catriona Morrisonek eta Maider Gaztañagak, azken urteetako irabazleak, lehiakide berriei egingo dietela lekua, biek ere ez baitute esku hartuko. Honela beraz, iaz hirugarren postuan sailkatu zen Saleta Castro bezalako triatloilariek beren izena ospe handiko proba honen garaileen zerrendan jartzeko aukera ona izango dute.

Zurezko taulen zeharbidea berreskuratuko da

Oinezko lasterketako ibilbideak ohikoak dituen 20 kilometroak izango ditu eta aurten berriro Zarauzko biotopoa zeharkatuko du. Iazko neguko itsasaldiek sortutako txikizioengatik, antolakuntzak hirugarren alorreko ibilbidea erabat aldatu behar izan zuen. Halabaina, 2015. urteko edizioak bere zeharkaldi ezagunenetakoa berreskuratuko du. Gainera, nabarmentzekoa da hondar gaineko zurezko pasealekua erabat berreraiki eta aldatu dela. Ondorioz, egun zoru trinkoagoa du, zalantzarik gabe korrika egiteko askoz ere erosoagoa.

Izen ematea lehentasunik gabe egingo da

Iazko salbuespenaren ondoren, izen ematea betiko sistemari jarraiki egingo da. Honenbestez,  iazko lehiaketan 10 lehenen artean helmugaratu ziren emakumeek eta gizonezkoek dortsala seguru izango dute, eta gainerako triatloilariek Euskadiko Triatloi Federazioaren web orrian eman ahal izango dute izena, aurrez ‘BH Zarauzko Triatloian” esku hartukoak izan zein lehen aldia izan.

Izen ematea hasteko aukeratu den data eta prozesuaren xehetasun guztiak oso laster emango ditu jakitera ZTE-k prentsa-agiri baten bitartez. Eguneratutako informazio guztia web orri ofizialean ikus daiteke, www.zarauzkotriatloia.com web orrian, bai eta Twitter eta Facebook sare sozialetan ere, #ZTri2015 hashtagarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.