skip to Main Content
  • Frogak bere errekorra gainditu du beste behin izen-emateak minutu batean agortuz
  • Plaza lortu ez duten triatloilariek itxaron-zerrendan eman dezakete izena

Jakinekoa da Zarauzko Triatloia estatuko froga nagusinenetakoa dela eta bere dortsalek kotizazio handia izan ohi dutela. Beste behin agerian gelditu da lasterketak sortzen duen eromena.

Ohikoa den bezala erronka handia izan da Zarauzko Triatloian parte hartzeko dortsal bat lortzea. Hamarretan ireki da izen-ematea eta ehunka triatloilari saiatu dira minutu batean plaza guztiak agortuz. Web orriaren zerbitzarian gainkarga eragin duen elurjausia.

Maila guztietako triatloilariek egon nahi dute kostaldeko triatloiaren festa haundi honetan eta, beraz, askok ezin izan dute dortsala eskuratu. Horregatik, web-orrian itxaron zerrenda sortu da, baja ematen duten kirolarien izenak jaso ahala beste batzuek parte-hartzeko eskubidea izan dezaten, itxaron-zerrendan duten hurrenkeraren arabera.

Horrela bada, ezinezkoa zirudiena gertatu da beste behin. Zarauzko Triatloiak izen-emate prozesuko errekorra gainditu du eta bazter guztietan sortzen duen jakinmina baieztatu du. Antolatzaileok trialoilari guztioi benetan eskertzen dizuegu eskaintzen diguzuen konfiantza, guretzat ere hain berezia den frogan parte-hartzeko erakusten duzuen gogoarekin.

Egun handirako lau hilabete gelditzen dira, eta ekainaren 10ean guztioi ongi etorri esateko desiatzen gaude dagoeneko.

Edizio ikusgarria izango da!

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

BABESLE NAGUSIAK

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

Back To Top