Draftingaren kontrako neurriak

Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean ‘tolerantziarik ez’ irizpidea erabiliko du araudia errespetatzen ez dutenekin

‘BH Zarauzko Triatloia’-ren XXIX. edizioak draftingaren kontrako neurri zorrotzak ezarriko ditu

  • Antolatzaileek frogaren web orrian argitaratuko dituzte aurrekoaren gurpila jarraitzeagatik zigortutakoen izenak, eta gainera kamara finko eta mugikorrekin ateratako irudiak ezagutaraztea erabaki lezakete
  • Drafting egiteagatik bi txartel horirekin edota kanporatzearekin zigortutakoek ezingo dute 2016. urteko lehiaketan izena zuzenean eman, aitzitik bigarren izenemate-epe batetan saiatu beharko dira, beti ere lehen fasean hutsuneak gelditu badira.
  • Zarauzko Triatloiak urratsa eman nahi du “distantzia luze eta ertaineko triatloiaren benetako izaera babesteko” eta horregatik parte-hartzaile guztiek lehiaketako kode etikoa onartu beharko dute

 

‘BH Zarauzko Triatloia’ ospetsuaren XXIX. edizioa datorren ekainaren 13an egingo da Gipuzkoako kostaldeko herri honetan eta frogako araudiaren bostgarren neurria betearazteko neurri zehatzak hartuko ditu, alegia txirrinduko atalean ‘drafting’ egitearen debekua bete dadin.

Beraz, distantzia luze eta ertaineko triatloian indarrean dagoen legedia errespetatzen ez duten jarrerak lehiaketatik kanpo geldi daitezen, Zarauzko Triatloi Elkarteak oso irizpide zorrotzak ezarriko ditu. Kirol araudia betearazteko lanean, antolakuntzak Euskadiko Federazioaren lankidetza erabakiorra izango du.

“Benetan pozten gaitu gure froga, Estatuan distantzia luzean historia luzeena duena izateaz gain, kirol honek bizi izan duen eztandaren aitzindaria izateak. Baina benetan penagarria deritzogu araudia errespetatzen ez duten kirolariak etortzen direla ikusteak, ez baitiote inolako begirunerik kirol honen jatorriko izaerari. Horregatik, Zarauzko Triatloi Elkarteak, lehiaketaren antolatzailea izanik, urratsa eman nahi du draftingaren aurkako borrokan” adierazi du Inaxio Alguacilek. Taldeko Presidenteak gaineratu duenez “joko garbia sustatzeko gure esku dauden erabaki zorrotzenak hartuko ditugu”.

NO DRAFTING

Arau-hausleen zerrenda publikoa pikoa

Talde antolatzaileak iragarri duen berrikuntzetako bat arau-hausleen zerrenda publikoa argitaratzea izango da. Lehiaketa amaitzen denean, eta behin betiko emaitzekin batera, web orrian erakutsiko dira txirrindularien arteko tartea ez errespetatzeagatik zigortutako triatloilarien izenak.

Txirrindularitza frogaren puntu esanguratsuenetan, gainera, kamara finkoak ezarriko dira eta kamara mugikorrak ere izango dira ibilbidean, batik bat aldaparik ez dagoen kilometroetan, zati hauetan abantaila handiagoa izaten baita aurreko txirrindulariak sortutako ufadaren babespean  aritzea.

Hartutako irudi guztiak erabiltzeko eskubidea izango dute antolatzaileek. Hala erabakiko balitz, arau-hausleak identifikatzeko kamera hauekin eginiko argazkiak eta grabaturiko bideoak erakutsiko lituzkete web orrian.

Izen-emate eskubiddeak galduko dituzte

‘Iruzurgileen’ izenak ezagutzera emateaz gain, drafting arauak errespetatzen dituztenei lehentasuna emango die Zarauzko Triatloi Elkarteak datozen urteetako frogetan parte hartzerakoan.

“Triatloi garbia nahi dugunez, lehiakide guztiek distantzia luze eta ertaineko triatloiaren kode etikoa sinatu beharko dute, kirol mota honetan deitoragarriak diren jarrerak gaitzesten dituztela erakusteko” iragarri du Talde antolatzaileko Presidenteak. Inaxio Alguacilek onartu duenez “neurri zorrotzak dira, jakin badakigu, baina sinestu egiten dugu guztion artean lortuko dugula atleta guztiak baldintza berdinetan aritzea, abantaila eta lasterbiderik gabe. Azken batean –gaineratu du- gainerako triatloilariak errespetatzean datza, baina baita norberaren esfortzua errespetatzean ere”.

Taldeko arduradun nagusiaren aburuz, helburu honetan ezinbestekoa izango dira “Federazioko epaileen lankidetza eta eskarmentua. Seguru gaude araudia neurrian betearaziko dutela, gurpilean joatea abantailatsua den tarteetan zorrotzak izanez, eta malguagoak lehiaketa honek dituen malda gogor eta ederretan”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.