skip to Main Content
  • Ilusioz beterik eta ohiko izaerarekin, antolatzaileek edizio onenetakoa osatzea espero dute
  • Aurten ere berdintasuna izango da txapelen lehiako ezaugarria, maila handiko partaideekin

Lehia. Handi-nahia. Esker ona. Nekea. Poza. Emozioa. Konzentrazioa. Festa. Kirolaren osagarri hauek guztiak dastatuko dira Zarautzen ohikoa den giro apartarekin batera. Herri xume honek ohiturak maite ditu eta, egun gutxiren buruan, kirolaren festa handi honen zirrara sumatuko da bere kaleetan.

Beste urte batez, eta 31 dira jadanik, Zarauztarrek dena emango dute lehiaketaren atarian, egunean zehar eta ondorengo ospakizunetan. Eta triatloilariek eta beren sendiek egun ahaztezina pasako dute. Partaideek aparteko zortea izan dutela esan daiteke, kontutan izanik otsailaren 11 egun historikoa izan zela, izen-emate osoa minutu eskas batean amaitu baitzen, dortsal guztiak agortuta.

Eskari-uholde itzela, ibilbide apartak bezain gogorrak, lehiaketa gutxik duten giro bikaina. Horiek guztiak dira Zarauzko Triatloiaren ikur nagusiak, eta horiei esker probak duen mailari eustea lortzen du, nahiz eta Estatu osoan dagoen eskaintza geroz eta zabalagoa den.

Getarian igerian ekin eta Zarauzko lehen irudiak ikusten hastea, Txurrukako gaina edota Aiako paretak eskalatzea, Malekoian zehar korrika joatea. Menuak benetan gustagarria dirudi.

Baina nortasun ikurrei buruz hitzegitean, eliteko triatloilariek jartzen duten desberdintasuna nagusia. Estatuan eta nazioartean distantzia ertainean dauden espezialista onenetako zenbait biltzen ditu Zarauzko Triatloiak, eta aurten ere irteerako faboritoen zerrendak berdintasuna izango du ezaugarri nagusi.

Bilbon eta Iruñean irabazi ostean –Espainiako Txapelduna D.E.ean-, Gustavo Rodriguezek hirugarrenez Zarauzko Txapela bereganatzeko saiakera egingo du, 2015ean egin zuen bezala. Horretarako aurrez aurre izango ditu Carlos López, Cesc Godoy, Miguel Ángel Fidalgo, Peru Alfaro, Alejandro Santamaría, Jon Unanue eta Pello Osoro, deigarrienak aipatzearren.

Emakumezkoetan faborito guztien erronka Txapela estreinekoz lortzea izango da, Gipuzkoako herrixkan arrastoa uzteko. Maila handiko lehiakideen artean ditugu Dolça Ollé, Sara Loehr, Saleta Castro, Judith Corachán, Joselyn Brea, Nerea Gambra, Helene Alberdi eta Victoria Juanicotena, bestak beste.

Larunbata, ekainaren 10a, eguerdiko 14:00etan. Kirol hau maite dutenek grinaz espero duten unea iristear da. Triatloi ikusgarria dugu aurrez-aurre eta, helmuga zeharkatzean, ikuskizunak triatloilariaren afarian jarraituko du, Zarauzko Giro apartarekin. Ongi etorri festara.

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

                       

BABESLE NAGUSIAK

BABESLEAK

 

                                                                

LAGUNTZAILEAK

                                                 

                                        

Back To Top