skip to Main Content

ZARAUZKO TRIATLOI ELKARTEA

Zarauzko Triatloi Elkartea

Ongi etorri, lagunartera!

Zarauzko Triatloi Elkartea, triatloia eta lagunartea gustuko dugun pertsonek osatzen dugu. Banakako kirola izan arren, elkarrekin arituz gozatzen dugu gehien, triatloia osatzen duten hiru kirolak taldean eginez: igerian taldeko entrenamenduetan, bizikletan eta korrika elkarrekin topaguneak antolatuz.

Taldekideen artean badira triatloian federatuak, baina baita federatu gabeak ere; batzuk tamaina ezberdinetako triatloi frogetan parte hartuko dugu eta beste batzuk ordea, frogetan parte hartu gabe gozatuko dugu kirol honetaz Zarauzko Triatloi Elkartean.

Taldeko bazkideek onura ezberdinez gozatzeko aukera dugu: Zarauzko Triatloian parte hartzeko eskubidea, taldeko entrenamenduak, esfortzu-froga, federatu lizentzia, kirol-arropan deskontuak, … Baina zalantzarik gabe taldeko abantailarik handiena elkarren artean dugun giro aparta da: lankidetza eta umore ona!

Zalantzarik baduzu edo argibide gehiago nahi izatera, idatzi gure helbide elektronikora: info@zarauzkotriatloia.com

Animatu eta egin Zarauzko Triatloi Elkarteko kide!

ZARAUZKO TRIATLOI ELKARTEA: NOR GARA

1987. urtez geroztik herrian antolatzen zen ZARAUZKO TRIATLOIA-ren bultzadari jarraituz, 1991. urtean herriko 5 kirolari sutsuek ZARAUZKO TRIATLOI ELKARTEA osatzeko erabakia hartu zuten. Geroztik, ehundaka herritar igaro dira Zarauzko Triatloi Elkartetik.

Gaur egun, adin ezberdinetako ia 100 emakume eta gizonezkoz osatua dago Zarauzko Triatloi Elkartea. Kirol maila ezberdinetako kideek parte hartzen dute taldean, kirola gustuz egiten dutenetatik hasi eta lehiaketetarako prestatzen direneraino. Aniztasuna da talde-familia honen ezaugarri nabarienetakoa.

TALDE ANTOLATZAILEA

2006.urtetik aurrera, Zarauzko Triatloi Elkarteak ZARAUZKO TRIATLOIA-ren antolakuntzaren ardura hartu zuen, ordura arte antolatzen zutenei erreleboa hartuz eta frogaren biziraupenari jarraipena emateko. Herriko elkarte garen unetik, harro sentitzen gaituen ardura da Euskal Herrian antolatzen den kirol-froga garrantzitsuenetakoa aurrera eramatea.

2010.urtetik aurrera, Zarauzko Triatloi Elkarteak urrian egiten den TRIATLOI TXIKIA antolatzen hasi zen. Alde batetik, Aspanogi elkarteari Mobibike eguna antolatzen laguntzeko eta taldearen izaera solidarioa agerian uzteko eta bestetik, triatloia etxeko txikienei ere hurbildu eta eskola-kirolean kirol-aniztasunaren barruan, beste kirol mota bat aukera emateko.
2011. urtetik aurrera, Zarauzko Triatloi Elkarteak Zarauzko Triatloiaren astebukaerarekin lotuta dagoen TRIATLOI TXIKIA antolatzen hasi zen, urrian antolatzen zuenari jarraipena emanez.

BABESLE NAGUSIA

LAGUNTZAILEAK

Catalana Occidente

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

                       

BABESLEAK

                                                               

LAGUNTZAILEAK

                               

Back To Top