Eneko Llanosek eta Ainhoa Muruak Zarauzko XXX. Triatloiko txapelak berreskuratu dituzte

 

Zarautzen, 2016ko ekainaren 11an. Zarauzko Triatloiaren hogeita hamargarren edizioak iragarpenak bete zituen, nahiz eta azken urteetako faborito zerrendarik onena eta zabalena izan profesionalen mailan.

 

Gizonezkoetan, Eneko Llanosek 11.txapela eskuratu zuen. Bigarren postuan Fernando Alarza sartu zen eta Rio 2016rako sasoi betean dagoela erakutsi zuen. Hirugarren postua Francesc Godoyk lortu zuen, igerilari oso trebea dela erakutsita, lehena irten baitzen Zarauzko hondartzan, berak aurrez zuen errekorretik oso segundu gutxira. Bere ondoren, Gustavo Rodiguez iazko txapelduna eta Satnislav Krylov helmugaratu ziren.

 

Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak ere jokatu ziren:

Euskadiko txapelketako podiuma Eneko Llanosek, Aimar Aguirresarobek eta Jon Unanuek osatu zuten, hurrenkera horretan. Gipuzkoako txapelketako gizonezkoen podiumean Aimar Aguirresarobe, Jon Unanue eta Alexander Aguirrecherena izan zen, hurrenez-hurren.

 

Emakumezkoen mailan Ainhoa Murua Zarauztarra izan zen garaile. Urte asko zeramatzan parte-hartu gabe baina garaipen honekin Rio 2016rako prestakuntza bide onetik daramala erakutsi zuen. Bigarren postuan Judith Corachan sartu zen helmugan eta 3. postuan Line Thamns. Hauen atzetik, Dolça Olle eta Ruth Brito sailkatu ziren.

Herrialdeetako txapelketei dagokienez, Euskadikoan Ainhoa Murua, Rut Brito, eta Nerea Gambra izan ziren hiru lehenak, Ainhoa Murua, Amaia Ostolaza eta Maialen Muñoz Gipuzkoakoan.

 

Lehenengo Zarauztarrak Jon Unanue eta Ainhoa Murua izan ziren.

 

Antolatzaileak, Zarauzko Triatloi Elkarteak, balorazio ona egin du 30. Edizio honek izan duen arrakastarekin, etorritako profesionalen maila benetan azpimarragarria izan delako batetik eta bestetik milaka zale bildu zirelako Zarauzko kaleetan. Guztien artean lehiaketa honen ezaugarri nagusietakoa den giroa aparta bilakatu zuten.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.