ZARAUZKO XXIII. TRIATLOIA
Ekainak 13

IZENEMATEA

2009ko Zarauzko Triatloiaren izen-ematea martxoaren 16an irekiko da, goizeko 10:00etan. Izena emateko www.triatloi.org webgunea erabiliko da.

Izen-emateak ez dira itxiko plaza guztiak (430) amaitzean. Hurrengo astelehenean, martxoak 23, izena eman duten lehengo 430en zerrenda argitaratuko da, eta hauek 5 eguneko epea izango dute ordainketa egiteko. 5 egunak pasa ondoren erreserban geratu direnen zerrendak argitaratuko dira, hutsunerik egon bada, beraiek ere ordainketak egin ditzaten. Horrela jarraituko da 430 plazak ordaintzen bukatzen duten arte. Ordainketa egiteko kontu korrontea ez da aktibatuko martxoak 23 arte, beraz martxoaren 16an ez da ordainketarik egin behar, izena eman eta zerrenda argitaratu arte itxoin baizik.