ZARAUZKO XXII. TRIATLOIA
Ekainak 14

PROBAREN ARAUAK

PROBAREN ARAUAK

  1. Proba, Euskadiko Triatloiko Federazioaren konpetizio araudipean egingo da (www.triatloi.org).
  2. Frogaren maila olinpiko bikoitza. Euskadiko absoluto mailako txapelketa distantzia erdian.
  3. Zirkuitoak trafikoari irekita egongo dira. Hori dela eta trafikoko arauak errespetatu behar dira.
  4. Ostiralean 17:00etatik 19:00etara eta larunbatean 09:30etatik 12:00etara Turismo Bulegoan dorsalak banatuko dira, epea ez da inolaz ere luzatuko.
  5. 12:00etatik 12:30etara Turismo Bulegoan dorsalak banatuko dira itxarote zerrendan daudenei, epea ez da inolaz ere luzatuko eta zerrendako ordena errespetatuko da.
  6. Boxeak 12:00etatik 14:00etara irekiko dira, epea ez da inolaz ere luzatuko. Hauetan sartzeko, aurtengo lizentzia (argazkiarekin) , NAN, EHNA edo pasaportea aurkeztu beharko dira.
  7. Partehartzaileek lehenengo zatia burutzeko ordu beteko denbora izango dute, eta aurreneko bi zatiak egiteko 4 ordu izango dituzte. Denboraz kanpo sartzen diren partehartzaile guztiek dorsala entregatu beharko dute.
  8. Federazioko Lizentzia egunean duten kirolariek esku har dezakete. Sub 23 85/86/87/88 urtean jaiotakoak. V.I. 59tik 68a bitartean jaiotakoak, V.2. 49tik 58a bitartean jaiotakoak, V.3. 48a baino lehenago jaiotakoak.
  9. "Drafting"-a ez dago baimendua (gurpilari itsatsita joatea).
  10. Batzorde Antolatzaileak ibilbidea aldatzeko eta proba osoki edo partzialki neutralizatzeko ahalmena izango du.
  11. Antolatzaileek ez dute bere gain hartzen partehartzaileek eta ikusleek probaren haseran, garaian edo amaieran jasan ditzaketen kalte material edo moralei buruzko erantzunkizunik.
  12. Goizeko 10etan Udaletxeko Pleno Aretoan probaren aurkezpena.
  13. Bi irteera emango dira : 14:45 emakumezkoak eta 15:00 gizonezkoak.

IZENEMATEA

  • Izenemate guztiak Zarauzko Triatloi Elkartearen orrialdearen bidez egingo dira: (www.zarauzkotriatloia.com).
  • Ordainketak:
    • Izenemate kuota: 90€.
    • Kontu korronte zenbakia: 2101 0101 52 0004100905 (Kutxa)
  • Ziurtagiria bidaltzeko FAX zenbakia: FAX 943 835 628.
  • Informazioa eta kontaktua:
  • Izenemate eta ordainketa epea: 2008ko urtarrilaren 15etik martxoaren 15era.
  • Partehartzaileak gehienera:500.
  • Diru itzulketa araudia:
    • Froga egunean itxarote zerrendan geratzen direnei dirua itzuliko zaie.
    • Bajaz eman nahi izanez gero:
      • Apirilak 14rarte inskripzioaren %75a itzuliko da.
      • Maiatzak 14rarte inskripzioaren %50a itzuliko da.
      • Maiatzak 15etik aurrera ez da dirurik itzuliko.
  • Behin behineko zerrenda izenemate eta ordainketa ordenaren arabera egingo da.
  • Zerrendatik kanpo geratzen direnak itxarote zerrendara pasako dira.
  • Behin betiko zerrenda maiatzaren 31ean argitaratuko da.
  • Antolatzaileek parte-hartzaileei herri afaria eskaintzen die. Bertan parte hartu nahi duenak izenemate orrian zehaztu beharko du. Partehartzaileen laguntzaileek ere afarian parte har dezakete aurrez izenemate orrian zehaztu eta ordaindu ezkero.

HORNIDURA

Karreran zehar honakoa izango dute eskuragarri parte hartzaileek:
  • Ura
  • Edari isotonikoak
  • Platanoak
  • Laranjak
  • Barrita Enerjetikoak
  • Gel-ak...