skip to Main Content

Zarautzen triatletek eta beraien laguntzaileek hainbat ekintza burutu ditzakete, eta horietako bat aipatzearren froga amaitu eta festarekin jarraitzeko aukera litzateke. Froga larunbatean denez, larunbat gaua eta igandeko egun guztia libre geratzen dira hiriaz eta inguruaz disfrutatzeko.

Larunbat gauean frogako momenturik onenak gogoratzeko, aukerarik onena triatletaren afaria da. Antolakuntzak eskaintzen du, eta jada instituzio batean bihurtu da eta gainera izen-ematean sartuta dago. Beraz, momentu ideala da lasterketako istorioak kontatzeko elkarri eta baita triatleta eliteekin ere, hauek ere joaten baitira bertara.

Zure agendan tarte bat baldin baduzu, hemen dauzkazu intereseko datu batzuk:

Non jan?

2016tik, afaria Plaza Munoan ospatzen da, non Expoa burutzen den; Udaletxearen alboan eta hondartzatik oso gertu.

Noiz jan?

Afaria ekainak 10 larunbatean burutuko da, gaueko 21:00tatik goizaldeko 00:30 – 01:00tara. Momentu horretan, jendea hondartzako paseoko terrazetara joan ohi da kopa bat edo beste hartzera (karparen alboan kokatuta daude).

Nola jan?

Self-service izan ohi da afaria eta janaria hartu ondoren mahaiak okupatzera joan zaitezke lagunekin, familiarekin, edota beste norbaitekin afariaz gozatu ahal izateko.

Zer jan?

Dudarik gabe, ekintza honen alderik erakargarriena bertako janariaz gozatu daitekeela, non Gesalaga patrozinatzailearen eskutik, zein experientzia handiko enpresa den, adibidez aipatu beraien produktu izarra kroketak direla eta horietaz gozatzeko aukera ere egongo dela.

Aurtengo menua:

Sarrerakoa

Bakailaozko kroketak

Lehenengo platera

Bakailaozko tortilla

Bigarren platera

Entrekota plantxan pikilloko piperrez lagunduta

Postrea

Arroz-esnea

ON EGIN!

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

                       

BABESLE NAGUSIAK

BABESLEAK

 

                                                                

LAGUNTZAILEAK

                                                 

                                        

Back To Top