Gold Nutritionek 2017ko Zarauzko Triatloian lur hartu du

Expo  Gold  Nutrition  2
  • Kirol elikaduran liderra den marka frogari lotu zaio parte hartzaileei bere kalitatezko produktuak emateko
  • Jatorri portugaldarra duen enpresa hau bere produktuen aniztasunagatik eta berrikuntzaren eta garapenaren alde egiten duen apustuagatik da ezaguna

Aurtengo Zarauzko Triatloirako izen-emateak sekula baino azkarrago agortu eta egun gutxira, aktibo honen eransketarekin zorioneko jarraitzen dugu.

Gold Nutrition-ek, kirol-elikaduran erreferentzia denak, Zarauzko Triatloiak osatzen duen familiarekin bat egin du gure parte-hartzaileei bere egiazko produktuak eskaintzeko asmoz. Lasterketako anoa-guneetan produktu hauen onuraz gozatu ahal izango duzue eta helmugara arrakastaz iristen lagunduko dizuete.

Gold Nutrition produktuek nazioarteko kalitate neurririk zorrotzenak betetzen dituzte eta kirolariari bere helburuak betetzen laguntzen diote.

Izan ere, Zarauzko Triatloiari erantsi zaion markak erlazio estua du gure kirolarekin. Izen handiko taldeekin elkarlanean aritzeaz gain, Gold Nutritionek Zarautzen irabazle izandako Ainhoa Murua eta Gustavo Rodríguez edota munduko txapeldun Mario Mola ere babesten ditu.

Zarauzko Triatloiak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzen lagunduko duen paregabeko eransketa da Gold Nutrition-ena.

Ongi etorri!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.