Gurutze eta Gustavo, emozioz beteriko bi txapela

Gustavo Guru  2

Hiru hamarkadatik gorako historiak soka luzea du. Garaipen errazak esaterako, Catriona Morrisonek 2011 eta 2013an edota Enekok 2012an eta 2013an lorturikoak. Baina azken orduan erabaki ziren txapelak ere ikusi ditugu, 2015ekoak kasu.

Duela bi urte Gurutze Frades eta Gustavo Rodríguez izan ziren garaile, intentsitate handiko lasterketan. Emakumezkoen mailan Gurutzen 23 segundo baino ez zizkion atera sara Loehri. Tuikoak eta Durangarrak ez dute egun hura erraz ahaztuko.

Bi urte joanda, nola gogoratzen duzue garaipena? 

Gurutze: “Emozioz betea, ezbairik gabe. Eguraldi petralarengatik gogorra izan zen eta azken unerarte borroka latza izan genuen”.

Gustavo: “Oso berezia izan zen. Triatloilari naizenetik, Zarautz eredua izan da. Irteeran ez neukan batere argi garaipena lortu nezakeela”.

Arrakastaren gakoak

Gurutze: “Sasoi betean nengoen eta lasterketan gauzak pentsatu bezala joan ziren. Frogaren burura hurbiltzen joan nintzen apurka-apurka eta gorputzak erantzun egin zuen. Gakoa hiru segmentuetan konzentrazio handiz aritzea izan zen”.

Une bereziena…

Gurutze: “Han zeudenekin batera garaipena partekatzea. Korrika saioko 17. kilometroan Sara Loehr uztea lortu nuen eta bakarrik joan nintzen. Bi kilometroko esfortzua gelditzen zen, baina Zarautzen egon ohi den jendetzak hegan eramatea lortzen du”.

Gustavo: “Hotelera loreekin eta txapelarekin itzultzean, taberna zonalde batetik talde bat atera zen eta txaloka eta garraisika hasi zitzaizkidan. Une batean jendetza pilatu zen. Kirolari bezala gogoan dudan une ederrenetakoa da”.

… eta gogorrena

Gurutze: “Egun hartan oso eguraldi makurra egin zuen eta txirrinduan ez zen batere erraza izan zein unetan tiraka hasi erabakitzea”.

Gustavo: “Igeriketa. Urte horretan kolpe ugari jaso nuen eta norabide egokia hartzea kostatu zitzaidan”.

Zarauzko helmuga zeharkatzea zer sentitu zenuen?

Gurutze: “Hau bezalako triatloi handi batean, maila handiko eta afizio biziko giroa sortzen da. Hori etxean dastatu eta txapela eramatea oso handia da”.

Gustavo: “Euskal Herriko giroa beti aparta izan ohi da, eta triatloiaren ikur handienetakoan helmuga zeharkatzea bakarrik ikaragarria da. Besoak altxata egitea, sinestezina da”.

hbvdbjjbv

Argazkiak: Felix Sanchez Arrazola (Fotorunners) / Sergio Nievas / Antolatzaileak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.