Gustavo Rodriguez eta Judith Corachánek irabazi dute emozioz betetako Zarauzko Triatloia 2018

 MG 6930

Eguerdiko 14:00etan emakumezko frogari ohitura den puntualtasunez eman zitzaion hasiera Getariako hondartzatik, eta 10 minutu beranduago gizonezkoei irteera eman zen. 700 partehartzaileek horrela ekin zioten igeriko lehen sektoreari, Zarauzko malekoira arte dauden 2.900 metroak igeri eginez, nahiz eta  goiz goizetik euri-giroa iragarrita egon.

Helene Alberdi izan zen uretatik ateratzen lehena, gainontzeko faboritoei tarte nahikoa ateraz. David Castro eta Jordi Garcia ere aurrenak atera ziren gizonezkoen mailan.

Bizikleta hasi bezain pronto, Miguel Anjel Fidalgok frogaren burua hartu zuen; bere atzetik, ordea, Gustavo Rodriguezek postuak aurreratuz zihoan, bigarren jartzeraino. David Castrok ere gertutik jarraitzen zien aurreko biei. Hiru triatleta hauek lasterketa buruan mantendu ziren bizikletako froga guztian zehar, bigarren transiziora iritsi ziren arte. Bizikleta uzten lehena, bete biekiko abaintaila dezentez, mallorkarra izan zen.

Azken itzulira arte, Fidalgok korrikako zati guztia lasterketa buruan osatu zuen: bizikletan egindako esfortzua ordaindu eta lehenengo postua galdu zuen, Gustavo Rodriguez galiziarrak aurreratzea lortu baitzuen. Modu honetan Gustavo Rodriguezek Zarauzko Triatloia 2018ko garaipena eta dagokion txapela janztea lortu zuen, 4 ordu, 13 minutu eta 40 segunduko denbora eginez.

Atzetik, Miguel Angel Fidalgok bigarren postuari eustea erdietsi eta David Castrok hirugarren postua ziurtatu zuen. Distantzia honetan lehenengo aldiz parte hartzen zuen David Castrok etorkizunean zeresan handia emango duela argi utzi zuen, korrikako zatian ezarritako erritmoarekin.

Emakumezkoen lasterketan, Judith Corachanek Helen Alberdi bizikletako ibilbidearen hasierako zatian aurreratzea erdietsi zuen. Hauen atzetik, Sara Loehr hirugarren postua ziurtatzen saiatu zen, borroka latza baitzeukan iazko txapelduna izan zen Joselyn Brea-rekin.

Judith Corachan, maila ikaragarria erakutsiz, tarte handiz iritsi zen bigarren transiziora.

Korrikako saioan katalandarrak erritmo izugarria ezarriz jarraitu zuen eta modu horretan arerioen mehatxu oro uxatuz. Modu horretan, helmugan 4 ordu, 33 minutu eta 25 segundutan erlojua geratzea lortu zuen.

Aurreko Zarauzko Triatloietan saio bikainak egin arren, azkenean oraingoan erdiestea lortu zuen hainbeste desiratutako txapela, maila bikaina erakutsiz bai igerian, bizikletan nahiz korrika ere.

Helene Alberdik denboraldi honetako beste podiuma eskuratu zuen, meritu handiko bigarren postua lortuz bere herritarren artean. Sara Loehr-ek hirugarren postuan amaituta podium ikusgarria osatu zen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.