Ivan Rañak parte hartuko du Zarauzko Triatloiko historiaren eliteko kartelik onenetako batean

Pros  Zarauzko  Triatloia

Zarauzko Triatloiko 32. edizioko eliteen zerrendan Iván Raña sartuta, bere curriculum ikusgarria berez ikaragarria den maila bati gehitzen zaio.

Aurreko asteburuan Lanzaroteko Ironman gogorrean bigarren postua erdietsi ondoren, Ivan Raña Zarauzko Triatloiko txapela lortzeko borrokatuko da. Distantzia Erdiko Espainiako Txapeldun berria den Gustavo Rodríguezen mailako lehiakideen aurka ariko da, Mallorcako Miguel Ángel Fidalgo, edo La Rodako David Castro.

Emakumeen kartelak ere momentuko triatletarik onenetako batzuk jasotzen ditu, Zarauzko Triatloiko egungo txapeldun Joselyn Brea, esaterako, Judith Corachán kataluniarra, Challenge Salou 2018 irabaztetik datorrena, edo bere erkide Sara Loehr, Half Triathlon Pamplona Iruñako azken edizioko txapelduna.  Faboritoen zerrendako beste izenetako bat Helene Alberdi euskaldunarena da, bere proiekzio handiarekin aurrera jarraitzen duena, denboraldi honetan erdietsitako podioek erakusten duten moduan.

Itzal handiko izen hauez gaina, handiak diren beste batzuenak era izango dira Zarauzko Triatloia 2018ko irteeran, txapelaren eta sari ekonomikoaren bila.5.000€ jokoan daude probaren irabazlearentzat.

Laburbilduz, XXXII Zarauzko Triatloi honetarako kilate ugariko proba bat eliteen zerrendan, eta ilusio handia atleta herritarren artean. Zarautzen, datorren larunbatean, ekainak 9an izango da proba.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude