ZTri Kedadak datoz berriro!

Larunbat honetan, apirilaren 18an, #ZTri2015-en zirkuitua ezagutuko dugu eta Ainhoa Murua eta Jon Unanue triatleta zarauztarren eskutik masterclass bat jasoko dugu. Jardunaldiak ‘Yepá’ denda espezializatuaren laguntza izango du eta indarrak berreskuratzeko elkarte gastronomiko baten egingo den bazkariarekin amaituko da.

ZTRI2015 KEDADA

Swim

Goizeko 9etan hasiko da saioa, zarauzko Polikiroldegian egingo den ordubeteko igeriketa masterclassarekin. Jon Unanuek, ‘jarraitu beharreko oinak’, eta Ainhoa Murua olinpikoak Getaria-Zarautz zeharkaldia prestatzen lagunduko digute, ur handitan igeri egiteko jarraitu beharreko gomendioekin.

Bike

10:30etan hasiko dugu txirrinduz egingo dugun 53 Km-ko itzulia. #ZTri2015-en bi aldiz igoko den Meagako gaina, Aia eta bere pareta ospetsua eta Txurrukako azken igoera zeharkatuko ditugu.

Run

Transizio azkar baten ondoren, eguerdiko 13:15ak aldera oinezko zirkuituari itzuli bat emango diogu. 6 km egingo ditugu, besteak beste ekainaren 13an jendez gainezka egongo diren kaleetan zehar.

Elkartean bazkaria

15:00retatik aurrera indarrak berreskuratzen saiatuko gara elkarte gastronomiko batean masterclassean esku hartzen dutenei eskainiko diegun otorduan. Iritzi trukea egiteaz gain, amaieran ‘Yepá Bainujantziak’ babesleak emandako opariak zozketatuko ditugu.

Izen ematea erabat doakoa da eta apirilaren 16ra arte egin daiteke. Posta elaktronikoz egin daiteke (info@zarauzkotriatloia.com), bai eta sare sozialetara bidalitako mezu baten bitartez ere (www.facebook.com/ZarauzkoTriatloia eta www.twitter.com/ztztriatloia) izen-abizenak eta bazkarira joango zaren azalduz.

ZTri2015 KEDADAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.