skip to Main Content

Zarauzko Triatloiaren 33.edizioa gerturatzen ari da eta pozez jakinarazi nahi dugu,Campos eta Kutxabank enpresak gure ibilbidean laguntzen diguten pertsona eta enpresen artean egoten jarraituko dutela beste urtebetez.

Aurtengo ediziorako, azken urteetan itxitako akordioa berritu dugu Campos eta Kutxabank enpresekin, Zarauzko Triatloiko babesle garrantzitsuak izaten jarrai dezaten. Garrantzitsuak dira bai, beraiei esker urtez-urte hainbat alderdi hobetzeko aukera izaten baitugu.

Horrelako bebesleei esker, Zarauzko Triatloia bakarra da, kalitate gorenekoa eta autogestionatua. Eskerrik asko beste behin gugan sinesteagatik!

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

BABESLE NAGUSIAK

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

Back To Top