Zarauzko Triatloia

INFORMAZIO – ZARAUZKO TRIATLOIA

Izenemateak

Zarauzko Triatloiaren XXXII. edizioa datorren ekainaren 9an egingo da.

 

IZENA EMATEKO LAUKITXOA

  • Izena emateko rockthesport plataforma (lotu izena emateko laukitxoan).
  • Izena aurrez emateko lehen eguna: 2017ko abenduaren 11, astelehena, 10 am
  • Izena aurrez emateko azken eguna: 2017ko abenduaren 17a, igandea, 00:00etan
  • Zozketaren eguna: 2017 ko abenduaren 20a, asteazkena, 18.00 etan
  • Izen emateak formalizatzea: 2017ko abenduaren 21etik, osteguna, abenduaren 24ra arte, igandea, 00:00etan
  • 2018ko prezioa 150€

2018ko Zarauzko Triatloirako dortsal bat lortzeko, oso garrantzitsua da argi edukitzea izen ematea formalizatzeko egin beharreko urratsak:

Aurretiko izen ematea zein izen ematea pertsonalak eta transferiezinak izango dira.

1- Gure webgunean sartuta, AURRETIKO IZEN EMATEAK fitxan sartu behar duzu, orain zauden honetan. Bertan zaudela, erreserbatzeko formularioa bete beharko duzu. Eduki eskura datu hauek: Izen-abizenak, NAN edo Bizileku Txartela, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefono bat…….

2- Formularioa behar bezala bete eta bidali eta gero, baieztapen mezu elektroniko bat jasoko duzue erregistratzean eman duzuen helbidean; garrantzitsua da zuen aurretiko izen ematea baieztatzen duen mezu elektronikoa jaso duzuela egiaztatzea.

Abenduaren 20an zozketa egin eta gero 18.00 etan, aukeratutakoei mezu elektroniko bat iritsiko zaie izen ematea formalizatzeko eta ordaintzeko.

3- Izen ematea formalizatu eta gero, mezu bat jasoko duzu lekua baduzula baieztatzeko… Zorionak! Gure ekitaldiaren historian parte hartu ahal izan dutenen triatletetako bat zara!

Eskerrik asko zure konfiantzagatik.

Edozein zalantza edo azalpenetarako, bidali mezu elektroniko bat hona:

soporte@rockthesport.com

Itzulketen politika

Maiatzaren 9ra arte, 23:59an, izen ematearen %50 itzuliko da. Egun horretatik aurrera ez da inolako itzulketarik egingo.

Izena ematea baliogabetzeko asegurua 20 € ordainduko da izena ematean, eta %100 itzuliko da 2018ko maiatzaren 31ra arte, hori barne.

Ibilbidea

2.9 km IGERIAN

Getaria eta Zarautz arteko zeharbidea ITSASO ZABALEAN egingo da, beraz oso garrantzitsua da baldintza horietarako (korronteak, olatuak, etab.) prestatzea.

Irten baino lehen ur botilak egongo dira anoa-postuan.

4 buia egongo dira zeharbidean. Lehen biak eskuinaldean utzita egin behar da igeri, eta azken bien artetik igaro behar da (ikusi ibilbidea mapan).

· 12:30 a 13:30, parte hartzaileen garraioa Getariara. Lehen autobusa 12:30ean aterako da, eta emakumeek bakarrik joan ahal izango dute bertan. Autobus hori hartzeko aukera bakarrik izango dute.

· Irteera Getariako hondartzatik

14:00etan emakumezkoak

14:10ean gizonezkoak

· Boxetara iristeko gehienezko denbora: ordu bat gizonezkoek. Ordu eta laurden emakumezkoak.

……………………………….

El mapa

Boxetara sarrera (T1)

Itsasoko irteera: arrapala batetik igo behar da boxetara iristeko, eta ezinbestekoa da uretan dauden azken bi buien artetatik pasatzea.

……………………………….

T1 Bideoa

Hemen duzue 2012ko BH Zarauzko Triatloiaren edizioko T1 zatian egindako entrenamenduaren bideoa. Han aritutakoen artean izan zen Eneko Llanos.

 

81 km BIZIKLETAN

Iazko arrakasta aintzat hartuta, txirrinduko ibilbide gogor berari eutsiko diogu, Aiako muroa eta Txurrukako gaina izango direlarik ikur nagusiak. Baina ez da igotzaileentzako ibilbidea bakarrik, izan ere Zumaiatik Zarautzera itsaso bazterretik hegan egiteko aukera emango baitu, berdin jendez gainezka egongo den Zarauzko etorbidea ere. Parerik gabeko ikuskizuna zaletuentzat eta triatloilarientzat.

Ibilbidea

• Bi itzuli: Zarautz-Meagas-Iraeta-Zumaia-Getaria-Zarautz (28 km)
• Itzuli bat: Zarautz-Orioko gailurra- Orio- Aiako Pareta-Lokate-Andatza-Orio-Txurruka-Kanpin-Zarautz (25 km)

Ibilbideak bi zati izango ditu. Lehen zatian 28 kilometroko bi itzuli egin beharko dira. Zarauztik Meagas igo beharko da, ondoren berriz kostaldetik itzultzeko.

Lehen bi itzuli hauetan Meagas gaina igo beharko da. Ez du malda nabarmenik (%3,5eko batazbestekoa), baina kontuan hartzekoa da duen luzeera (3,9km).

81 kilometroko ibilbidea guztia osatzeko 25 kilometroko luzera duen beste itzuli bat egin beharko da. Bigarren zati hau Zarauztik Oriora bidean abiatuko da. Hortik Aiako Pareta igo eta Oriora jaitsi beharko da berriz. Oriotik boxeetarako bidean Kanpineko gaina (Txurruka) igo beharko da.

Azken itzuli honetan Aiako Pareta aurkitzen da. Ubegun industrialdetik abiatuta, Olaskoaga auzoan aurkitzen den igoera da. Zati honetan zehar %18ko maldak egongo dira.

Anoa postuak

• Meagas (Loinaz baserria): 2 paso (1,5.km – 30,5.km)
• Orioko gailurra: 1 paso (km 58)
• Aiako Pareta (Olaskoaga baserria): paso 1 (65,9.km)

Penalty Box-ak

• Meagas igoeraren hasieran: 2 paso (0,87.km – 28,8.km)
• Trantsizio gunearen sarrera: paso 1 (81,6. km)

Aurrenengo bi zatiak (igeriketa+bizikleta) amaitzeko denboraren batura 4 ordu eta 30 minutu izango da gizonezkoentzat eta 4 ordu eta 45 minutu emakumezkoentzat. 56. kilometroko muga 3 ordu eta 15 minutu izango da gizonezkoentzat eta hiru ordu eta 30 minutu emakumezkoentzat. Denbora muga horiek gainditzen dituen partaide orok bere dortsala entregatu beharko du.

Ibilbide honek aukera paregabea eskaintzen die ikusleei triatloilari profesionalak ahalegin betean ikusteko. Igeriketako zatia Munoa Plazako pantaila erraldoian ikusi ondoren, Kanpinera hurbiltzeko aukera izango dute, beste behin ere. Kirolariak puntu horretatik pasatzen ikusi ondoren, zaleek herrira jaisteko aukera izango dute korrikako zatia ikusteko.

 

……………………………….

El mapa

……………………………….

Perfil del recorrido

20 km KORRIKA

Zurezko taulen zeharbidea berreskuratuko da Zarauzko Triatloiko Oinezko lasterketako ibilbideak ohikoak dituen 20 kilometroak izango ditu eta aurten berriro Zarauzko biotopoa zeharkatuko du

Ibilbidea

Denera hiru itzuli eman beharko dira, boxeetatik abiatuta. Itzuliak zenbatzeko gomak, malekoian, Eguzki Lore parean banatuko dira.

Boxes – Paso subterráneo de la calle Hondar – San Frantsizko – Kale Nagusia – Plaza de la Música – Plaza del Ayuntamiento – Zigordia – Estación del tren – Paso subterráneo de San Pelaio – Rotonda de los bomberos – Petronor – Ikastola – Paso subterráneo de Maria Etxetxiki – Calle Aresti – Mendilauta – Argiñano – Desierto pequeño – Malecón – Boxes – Malecón – Calle Higer – Paso subterráneo de Gurutze Gorri – Calle Seitximeneta – Kale Nagusia – Plaza de la Música – Plaza del Ayuntamiento.

Anoa postuak

• Lapurdi Kalea: (km 1.6 – km 6 – km 11 – km 16)
• Malecón (Pukas): (km 3.5 – km 8.5 – km 13.5 – km 18.5)

Ibilbideak kilometro gehiago egingo dituenez hirian zehar, aukera emango die zaleei triatletak gertutik ikusi eta animatzeko. Nola nahi ere, ibilbide guztia jarraitu nahi duenak, Munoa plazan kokatuta egongo den pantailan ikusi ahalko du lasterketa guztia.

……………………………….

Mapa

Egitaraua

2018ko Zarauzko Triatloia ekainaren 9an egingo da, larunbata.
Emakumeak 14:00etan irtengo dira, eta gizonak 14:10ean.

Ekainak 7, osteguna

  • 11:00 a 12:00 Prentsaurrekoa eta frogaren aurkezpena

Zarauzko Udaletxea

Ekainak 8, ostirala

  • 16:00 20:00 Dortsal banaketa

Munoa Plaza

  • 20:00: Briefing (gaztelaniaz)
  • Elkarrizketa triatleta nabarmenenekin

lekua zehazteke

Ekainak 9, larunbata

  • 09:00-10:30 Dortsalak banatzea ESPO gunean, Munoa plazan
  • 11:00-13:20 Triatletak boxen gunean agertu beharko dira, materiala ikuskatzeko. Boxak itsas pasealekuan kokatuko dira. Boxetako sarreran federazioaren baimen txartela eskatuko da, indarrean, edo, txartelik ematen ez duten federazioetarako, federazioaren fitxa egiaztatzen duen federazioaren ziurtagiria. Euskadin federatutakoek, oraindik txartelik ez badute, automatikoki inprimatu dezakete egiaztagiria webgunetik. Triatletak boxetatik igaro eta gero, poltsa kontsignan gorde ahal izango dute. Gogorarazten dugu boxetan ezin dela ezer utzi, lasterketarako arropak izan ezik.
  • Kontsigna boxen parean egongo da.

Boxen gunea (Itsas Pasealekua)

  • 12:30-13:30 Parte hartzaileak Getariara eramatea, bertatik abiatuko baita proba. Lehen autobusa 12:30ean izango da, eta soilik neskentzat izango da. Neskek autobus hori baino ez dute izango Getariara joateko.
  • 14:00tan Emakumeen irteera
  • Getariako hondartza
  • 14:10 Gizonezkoen irteera

Getariako hondartza

  • 18:00 Lehen triatletak helmugara iristea

Udaletxeko plaza

  • 20:30tan Podioa eta sari banaketa

Udaletxeko plaza

  • Triatletek dutxak izango dituzte erabilgarri lasterketaren ondoren
  • 21:00-22:30 Karpako sarbidea irekiko da afaritarako, eta parte hartzaile guztiak gonbidatuta daude. Triatleta bakoitzak lagunak eraman ahal izango ditu, baina afaria aurrez ordaindu beharko dute. Musika, zozketak eta giro bikaina egongo dira. Lekuak mugatuak dira; beraz, beharrezkoa da erreserba aurrez egitea, izen ematea formalizatzeko unean.

Munoa Plaza

Ekainak 10, igandea

  • 10:00-12:00 TRIATLOI TXIKIA TRIATLOI SOLIDARIOA gazteenentzat. 2001-2008 tartean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute, biak barne. Parte hartzaile bakoitzak diru emaitza bat egin ahal izango du. Jasotako dirua ASPANOGI. Gipuzkoako Haur Onkologikoen Gurasoen Elkartera bideratuko da.Ekainaren 9aren aurretik eman behar da izena, helbide honetan: info@zarauzkotriatloia.com

Araudia

Artikulu 1

Proba Euskadiko Triatloi Federazioaren araudiarekin arautuko da (www.triatloi.org).

Artikulu 2

Federazioaren baimena eguneratua duten atleta guztiek parte hartu ahal izango dute. 23 urtez azpikoak, 1998an jaiotakoak. 1968tik 1977ra bitartean jaiotakoak B.1. 1958tik 1967ra bitartean jaiotakoak B.2. 1957 baino lehen jaiotakoak B.3.

Artikulu 3

Zirkulazioa ahal den heinean murriztuko da. Antolakuntzak lasterketaren segurtasuna zainduko du uneoro, baina ez ditu bere gain hartuko lasterketan zehar sortu daitezkeen gorabeherak.

Artikulu 4

Antolakuntza Batzordeak ibilbidea aldatzeko eta proba osoa edo zati bat neutralizatzeko eskubidea izango du, eguraldi baldintzek edo bestelako ezustekoek hala behartuta.

Itsasoaren egoeragatik igeriketaren zatia ezin bada egin, proba duatloi bihurtuko da. Zirkulazio arazoengatik txirrindularitzaren zatia ezin bada egin, proba akuatloi bihurtuko da.

Artikulu 5

Debekatuta dago ‘drafting’ egitea (gurpilean joatea). ‘Tolerantziarik ez’ irizpidea erabiliko du araudia errespetatzen ez dutenekin.

Artikulu 6

Trantsizio guneko“materialaren kontrola”11:00etan ireki eta 13:20an itxiko da, eta epea ez da luzatuko. Bertan sartzeko federazioaren baimen txartela aurkeztu beharko da derrigor (argazkiarekin) ‘15, edo, txartelik ematen ez duten federazioetarako, federazioaren fitxa egiaztatzen duen federazioaren ziurtagiria. Euskadin federatutakoek, oraindik txartelik ez badute, edo proban zehar galdu badute, automatikoki inprimatu dezakete egiaztagiria webgunetik.

Artikulu 7

Txipa alokatzen bada, hori boxetako sarreran jasoko da.

Artikulu 8

Bi irteera egingo dira: 14:00h emakumeak eta 14:10h gizonak.

Artikulu 9

Gehieneko denbora bat ezartzen da lehen segmenturako (1h 05´mutilak, 1h 15’neskak), eta lehen bi segmentuen batura gehienez ere 4h 30 minutu izango da mutilentzat eta 4h 45 minutu neskentzat. 56. kilometroko muga 3h 15 minutu izango da gizonentzat eta 3h 30 minutu emakumeentzat. Denbora horren ondoren sartzen den parte hartzaile orok dortsala entregatu beharko du, baita txipa ere, alokatu egin badu.

Artikulu 10

Jan-edanak hartzeko guneak txartelekin seinaleztatuko dira, ‘ANOA HASIERA’eta ‘ANOA AMAIAERA’. Bidoiak tarte horietan baino ezingo dira bete. Bidoiak gune horretatik botatzen dituztenek zigorra izango dute. ‘PENALTY BOX’-en kokapena: 29 ,59 eta 81 kilometroetan.

Artikulu 11

Korrikalari bakoitzaren ardura da proba, zirkuitua eta arauak ezagutzea.

Artikulu 12

Antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik hartuko probaren aurretik, bitartean eta ondoren parte hartzaileei edo ikusleei gerta dakizkiekeen kalte moral edo materialengatik.

Artikulu 13

Antolakuntza Batzordeak onartzeko eskubidea erreserbatzen du.

Artikulu 14

Probaz informatzeko bilera oraindik definitu gabe dago.

Beste ohar garrantzitsu batzuk

  • Dortsala jasotzeko, derrigorrezkoa da lizentzia fisikoa edo zinpeko adierazpena eta NANa erakustea.
  • Abisua jaso ondoren, derrigorrezkoa hurrengo Penalty Boxean gelditzea.
  • Antolakuntza ez dago derrigortuta inolako itzulketarik edo konpentsazio ekonomikotik ematera baldin eta triatleta bat deskalifikatzen bada, probaren zati bat edo proba osoa baliogabetzen bada edo probaren ibilbidea aldatzen bada.

Irudi eskubideak eta datuen babesa

Araudi honen onarpenarekin, parte hartzaileak antolakuntza baimentzen du, nahitaez, bere parte hartzea osorik edo zati batean grabatzeko, bere irudia era guztietako formatuan zabaltzeko baimena ere ematen du probaren irudiaren sustapena eta zabalkundea egiteko (irratia, prentsa, bideoa, argazkia, DVDa, Internet, txartelak, komunikabideak, etab.), eta merkataritza eta publizitate ustiapenari buruzko eskubide guztiak uzten ditu, horregatik konpentsazio ekonomikorik jaso gabe.

Proba honetan izena emate hutsagatik, parte hartzaile guztiek baimena ematen dute, Zarauzko Triatloi Elkarteak, bere kabuz edo edo baimendutako hirugarren entitateen bitartez, datu pertsonalak kiroletako, merkataritza edo sustapenezko helburuarekin eta soilik helburu horrekin trata edo heda ditzaten. Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, ezarritakoarekin bat eginda, parte hartzaileak fitxategi hoietan sartzeko eskubidea du, bere edukia osorik edo partzialki zuzendu edo deuseztatzeko.

Triatletaren gida

Triatletaren gidan zuen zalantza guztiak argitzeko balioko duen informazioa aurkituko duzue, urratsez utrrats, esperientziaz erabat gozatu dezazuen.

2018ko edizio honen Gida aurrerago emango dizuegu.

Sariak

2018ko ZARAUZKO TRIATLOIAren antolakuntzak 17.600 euro banatuko ditu saritan aurreneko bost postuetan sailkatzen direnen artean (ikus azpiko taula).

Lehendabiziko hamar triatletek, gizonak zein emakumeak izan, doan izango dute hurrengo edizioan izena ematea.

Postua Gizonak (€) Emakumeak (€)
1 5000 5000
2 2000 2000
3 1000 1000
4 500 500
5 300 300

OHARRA: Sari ekonomiko guztiak banku bidezko transferentzia bidez emango dira, eta dagokien zerga atxikipena izango dute. Dopinaren aurkako kontrola izaten bada, emaitzak jakin arte ez da ordainketarik egingo, Eusko Jaurlaritzak emaitzak jakinarazi arte.

Aurtengo proba GIPUZKOAKO TXAPELKETA da; beraz, lehendabiziko hiru emakume gipuzkoarrek eta hiru gizon gipuzkoarrek saria jasoko dute.

Halaber, helmuga igarotzen duen lehen gizon zarauztarrak eta lehen emakume zarauztarrak saria izango dute.

Alokatutako txipak boxen sarreretan entregatuko dira. *Txipa orkatilan eraman behar da lasterketa osoan.

Txipa helmuga igaro bezain pronto itzuli behar da.

Sailkapenak

2017ko edizioa: ZARAUZKO TRIATLOIA

· 2017ko Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena

Ikusi ezazu sailkapen osoa

………………………………………………………

2016ko edizioa: ZARAUZKO TRIATLOIA

· 2016ko Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena

Ikusi ezazu sailkapen osoa

………………………………………………………

2015eko edizioa: BH ZARAUZKO TRIATLOIA

· 2015eko Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena

Ikusi ezazu sailkapen osoa

………………………………………………………

2014ko edizioa: BH ZARAUZKO TRIATLOIA

· 2014ko Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena

Ikusi ezazu sailkapen osoa

………………………………………………………

2013ko edizioa: BH ZARAUZKO TRIATLOIA

· 2013ko Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena

Ikusi ezazu sailkapen osoa

………………………………………………………

2012ko edizioa: BH ZARAUZKO TRIATLOIA

· 2012ko Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena

Ikusi ezazu sailkapen osoa

2018KO ZARAUZKO TRIATLOIRAKO″ AKREDITAZIOAK

2018ko Zarauzko Triatloira joaten diren komunikabideek egiaztatuta eon beharko dute ekitaldiaren berri emateko. Eskatu zure akreditazioa prentsa@zarauzkotriatloia.com helbidean, datu hauek bidaliz: izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, komunikabidea, estaldura mota.

AKREDITAZIOAK JASOTZEA

Prentsa akreditazioa eskatu dutenek Munoa plazan egongo den antolakuntzaren karpan jaso beharko dituzte, boxetatik oso hurbil. Probaren egunaren bezperatik jaso ahal izango dira, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

………………………………………………………………………………

HARREMANA

2018ko Zarauzko Triatloiaren antolakuntza taldea: ZTE Zarauzko Triatloi Elkartea 

Email prentsa@zarauzkotriatloia.com
Twitter @ZtzTriatloia
Facebook facebook/zarauzkotriatloia
Web www.zarauzkotriatloia.com

BIDEO OFIZIALA 

ETB-EN EMANDAKO ERREPORTAIA

UROLA KOSTAKO HITZAREN BILDUMA 

BH ZARAUZKO TRIATLOIA 2015 HD:

IÑAKI GABARAIN 2015eko ZARAUZKO TRIATLOIA 

2015-eko KEDADAK 

BESTE URTEETAKO BIDEOAK

#ZTri2014:

#ZTri2012:

#ZTri2011:

Historia

ESKERRIK ASKO azken 32 urteotan Zarauzko Triatloiaren irteeran egon zareten guztioi. Gure asmoa ikuskizun zirraragarria eta kalitatekoa eskaintzen jarraitzea da, kirol handi honetaz gozatzen jarraitzeko.

Mila esker.
Codeam-ZTE Zarauzko Triatloiaren antolatzaileak.

Ainhoa Murua Ainhoa Murua