NAPEKO SPORT Zarauzko Triatloiaren abenturan

Zarauzko Facebook

XXXI. Zarauzko Triatloia iristeko egunak zenbatzen ari garen bitartean, bidaia lagun berriak batzen jarraitzen dugu. Aldi honetan eskarmentu handikoa da.

Benetan pozten gaitu aurten NAPEKO SPORT SL etxearekin lankidetza izango dugula esateak, hainbat arlotan hobekuntza nabarmenak ekarriko dituen babesle garrantzitsua izango baita. Iruñean egoitza duen kirol gaiak sortu eta banatzen dituen enpresa da eta, bere hazkunde egitasmoen baitan, Zarauzko Triatloiaren kide izatea erabaki du.

Kirolarekin eta triatloiarekin zerikusi zuzena duten bi arlotan zerbitzua ematen du Nafarroako enpresa honek. Batetik, kirol ekitaldi batek beharrezkoak dituen osagarriak, artikuloak eta azpiegitura logistikoa eskaintzen ditu, dortsalak, motxilak, banderak edota pubilizitate-ohialak tarteko.

Zerbitzu integral honekin batera, 1KMM izeneko kirol jantziak banatzen ditu, enpresa berak ekoitzitakoak. Produkzio katearen atal bakoitzari ematen dion garrantziarengatik, kalitate goreneko jantziak izan ohi dira, patronajea, ebaketa, sublimazioa eta bestelako urratsak kontrolatzen baititu.

Honela, Zarauzko Triatloiak kirol honekin benetako konpromisoa duen giza-talde baten profesionaltasuna eta ibilbidea izango ditu lagun, beste proba eredugarrietan ere esperientzia duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.