skip to Main Content

Zarauzko Triatloiko ibilbideek ez dute parekorik. Lehiaketaren hasiera bera ia 3.000 metroko (2.900 zehazki) igeriketa zeharkaldi luze eta neketsuarekin abiatzen da. Ibilbidea zuzen-zuzena da, Getaria Zarautzekin batzen baititu.

Azpiko mapan ikus daitekeenez, uretan lau buia aurkituko dituzue: bi lehenak eskubitara uzten dira eta azken metroetan dauden bien erditik pasa beharko da.

Igeriketa saio bakana da, eta txirrindua hartu aurretik hondartzan ehunka metro batzuk egin beharko dira korrika, T1era doan ranpan gora mailekoira iritsi arte. Bide batez, uretatik irtetean hasiko zarete jadanik jendetzaren beroaldia sumatzen.

Zeharkaldiak berak ez du aparteko zailtasun teknikorik, baina estreinekoz egiten dutenen artean hainbat zalantza sortzen du. Horregatik, Ibone Sánchez euskal triatloilariaren eskarmentuaz baliatuko gara lehen alor hau aztertzeko, Top 10 izan baita.

· Uraren baldintzetara egokitu: “onerako edo kalterako, itsasoaren egoera ezin dugu kontrolatu. Itsaso handiko egunak izaten dira eta egokitzea baino ez zaigu gelditzen. Zarauzko Triatloian edo Getaria-Zarautz zeharkaldian ez dut inoiz hotzik pasa. Neoprenoarekin ez dago tenperatura arazorik”.

· Ezusteko haizea: Itsaso handiaz gain haizea badabil, “lehen irteera bat taldean joatea izan liteke, antzeko maila duten kirolariz inguratuta. Bakarrik bagoaz esfortzu handiagoa egin beharko dugu. Ahal den heinean lasai igeri egitea komeni da. Olatuekin tentsioz betetzen bagara, okerrago arituko gara eta gehiago nekatuko gara”.

· Zure erritmoan aritu: Distantzia Ertaina baino luzeagoa izaki, geure mugak ezagutzea eta erritmoa kontrolatzea garrantzitsua da. Erritmo berari eustea da egokiena, gehiegi nekatu barik. Lasterketan errazagoa da GPSak esaten digulako ze abiadura daramagun, baina uretan beste kontu bat da. Sentsazioekin ohitzea eta besakadak kontrolatzea ona da, beraz”.

· Norabidea lagun dugu: Zeharkaldia zuzena da, Getaria eta Zarautz batzen ditu, eta hori lagungarria da ibilbide egokia egiteko. “Zirkuitoak norabidean asko laguntzen du, aurrera joatean datza eta. Buiak eta kostaldea erreferentzia hartuta, ez dugu burua aurrera begiratzeko hainbeste aldiz atera beharrik”.

· Ez ahaztu…: triatloi gehienetan erabakiorrak diren hainbeste kontu, “irteera eta lehen metroak kontrolatzea, kasu, kolpeak hartu baititzakegu, eta kostaldetik hurbilen dagoen ibilbidea hartzea, metroak soberan ez egiteko”.

Informazio gehiago nahi izanez gero, aurrez jakitea beti komeni baita, web orriko Lasterketa atalean ikus ditzakezue lasterketako gakoak.

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

                       

BABESLE NAGUSIAK

BABESLEAK

 

                                                                

LAGUNTZAILEAK

                                                 

                                        

Back To Top