Proba 2018ko ekainaren 9an jokatuko da. Antolakuntzak berrikuntzak aurkeztu ditu erregistratzeko proesuan

Zarauzko Facebook 2018

Ekainaren 9a aukeratu dute antolatzaileek Zarauzko Triatloia jokatzeko. 2018an bere XXXII. edizioa izango du,eta, beste urte batez, aurreikuspena da Triatloi mitiko honen historian parte izateko eskainitako lekuak bete egingo direla.

Beste urte batez, Triatlon Zarautz Klubak bere filosofia eta triatloia ulertzeko modua mantentzen ditu, eta, herrian nabaritzen den giro paregabearekin batera, gure proba erreferentziazko ekitaldi bihurtu da estatuko triatleta askorentzat.

Ekitaldian parte hartuko duten atleta herritarrez gain, emakume eta gizon irabazleek jantziko duten txapel tradizionala jarri nahi duten profesional ugari ere etortzea espero da.

2018rako nobedade gisa, antolatzaileek izena emateko prozesua aldatzea erabaki dute, errazagoa eta gardenagoa izan dadin.

Beraz, 2017ko abenduaren 11tik, goizeko 10etan, 2017ko abenduaren 17ra arte, gaueko 12etan, erregistratu nahi duten atletak sisteman erregistratu ahal izango dira, azkenean eskainitako lekuak betetzeko egingo den zozketan parte hartzeko zenbakia lortzeko.

Zozketa 2017ko abenduaren 20an egingo da eta, hori egin eta gero, hautaketa horretan sartu diren atletek ordainketa egin ahal izango dute, abenduaren 21etik 24ra bitartean, Zarauzko triatloian beraien izen ematea formalizatzeko.

Denbora hori igaro eta gero lekuak banatzen hasiko dira, zozketan ateratako hurrenkera zorrotzean, probarako eskainitako lekuak osatu arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.