skip to Main Content

CARTEL3-ELMEJORPREMIO

xxx. urteaurrena ospatzeko 5.000 euroko saria emango du maila bakoitzean

 

Zarauzko Triatloiak distantzia ertainean Estatuan dagoen saririk handiena banatuko du aurten

 

 

Zarautz, 2016ko otsailaren 2a. 2016ko Zarauzko triatloiko txapeldunek, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, Estatu osoan distantzia ertainean dagoen saririk handiena jasoko dute aurten. Izan ere, maila bietan 5000 euro euro jasoko baitituzte.

 

Probako antolatzaile den Zarauzko Triatloi Elkartea dagoeneko proban lanean ari da, 30. ekitaldia ere gogoangarri izan dadin. Estatuan dekanoa den lehiaketak aurten makina bat berritasun izango ditu. Adibidez, aurreko urteen aldean %33 hazi dira diru sariak, batik bat podiumera iristen direnen artean banatuko den zorroa. Guztira probak 18.000 euro banatuko ditu saritan.

 

Patricia Damian, ZTE-ko lehendakariak esan duenez, “duela 30 urte proba hau antolatzen denetik, Zarauzko Triatloi Elkartearen apustua garbia izan da: tritaleta herrikoiek profesionalekin batera lehiatzeko aukera izan dezatela, guztientzako tratu berbera emanda, pertsonala eta hurbila alegia. Helburu horrekin , urte askotan ahalegin berezia egin dugu eskudirutan sariak ematen dituen lehiaketa izaten jarraitzeko. Esfortzu handia da, baina merezi du, triatleta onenak etortzea lortu baitugu, bai emakumezkoetan zein gizonezkoetan. Aurtengo lehiaketa oso berezia da, eta horregatik lehen sarietan goi mailako esfortzua egin dugu, eta nazioarteko frankiziek antolatzen dituzten txapelketen gainetik kokatu gara”.

 

Zarauzko XXX. Triatloian izena emateko epea otsailaren 13an irekiko da, eta lehiaketa ekainaren 11an izango da. Dortsalen banaketa online egingo da soilik.

 

 

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

                       

BABESLE NAGUSIAK

BABESLEAK

 

                                                                

LAGUNTZAILEAK

                                                 

                                        

Back To Top