Trafiko mozketak

 O0A0564

Ekainaren 8an arratsaldeko 15:00etan egingo den den XXXIII.Zarauzko triatloia dela eta, ondorengo trafiko mozketak izango dira:

GI-2633 errepidea, Zarautz, Meagas gaina, Aizarnazabal eta Oikia artean errepidea itxita egongo da 15:30tatik 18:00 arte.

N-634 errepidea itxia egongo da 16:00tatik  18:30 arte Zumaia eta Zarautz artean (Zarautzerako norantzan).

Trafikoa A-8tik barrena bideratuko da.

N-634 errepidea Zarautzetik Oriorako norantzan itxita egongo da 17:00tatik 18:45 arte, Zarautz eta Orio artean.

Trafikoa A-8 tik barrena bideratuko da.

Gi-3161 errepidea Aia eta Orio artean errepidea itxita egongo da 17:25tatik 19:15arte Lokateko bidegurutzetik Oriora arte.

Txurruka eta Zarautz arteko errepidea moztuta egongo da bi norabidetan 17:35tatik eta 19:30 arte.

Zarautzen N-634 errepidea 17:00tatik 19:30 arte mozketak edukiko ditu . Zigordia ,Seitximeneta ,Manzisidor eta Gipuzkoa kaleak Seitximeneta eta San Francisco artean moztuta egongo dira 17:50tatik  21:30 arte.

– Udalerri desberdinetako autobus zerbitzuetan ere eragina izango dute trafiko mozketek, geltoki desberdinetan oharrak jarriko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.