Zarauzko Triatloia triatloi epikoa GTNren arabera
Youtube-ko Global Triathlon Network (GTN) nazioarteko kateak, Zarauzko Triatloia inoiz entzun ez dituzun 5 triatloi epikoen artean zerrendatu du. Argi dago, Zarauzko Triatloia nazio mailan ezaguna dela baina nazioartean triatloi ezezaguna dela eta horregatik sartzen dute zerrenda honetan. Alde honetatik, lehio bikaina da gure triatloi maitea triatloi epikoa moduan eskaintzeko!
Epikoa eta bakarra; parte hartzaileen arabera, Zarauzko Triatloiari ezaugarri berezi horiek ematen dizkioten faktoreak asko dira. Zarauzko Triatloi Elkartea-ren antolakuntzatik hasita, zirkuituen bereizgarrigarritasunengatik, laguntzeko prest dauden boluntario nekaezinengatik eta zirkuitu osoan partaideak babesten dituzten publikoarengatik.
Fraser Cartmell-en gomendioa
Gure triatloiaren berri, Fraser Cartmell triatletaren bitartez eman dute Global Triathlon Network (GTN) katean, 2014an eta 2015ean Zarauzko Triatloia-n izan zuen esperientzia partekatuz. Badirudi gure probaren oroitzapen ona duela.
Gogorarazi 2014. urtean, Fraser Cartmell triatleta Zarauzko Triatloiko Txapela lortzear izan zela Uxío Abuin triatletarekin izan zuen leia estu baten ostean. Bigarren izan zen, Uxío Abuin txapeldunarengandik 5 segundotara. Podiuma Joan Ruvireta triatleta kataluniarrarekin partekatu zuten, irabazlearengandik minutu batera bakarrik iritsi baitzen helmugara. Hurrengo urtean, Fraser Cartmellek aparteko seigarren postua lortu zuen, podiumetik bi minutura. Urte horretan Gustavo Rodríguez izan zen irabazlea, Stanyslav Krylov eta Víctor Del Corral triatletak izan zituelarik podiumean lagun. Bi urte eta bi TOP10 Fraser Cartmellentzat!
Gozatu triatloi epikoa moduan izendatzen gaituen bideoarekin!
Eskerrik asko Fraser Cartmell-i eta GTN taldeari
Jarrai iezaguzu gure sare sozialetan!