skip to Main Content

Adin eta sexu bereizketarik gabeko proba da Zarauzko Triatloia. Hainbat arrazoi tarteko, gure herrikoa erreferentziazko lehiaketa da, ibilbideengatik, giroarengatik edota antolakuntzarengatik, kasu. Baina izaera solidarioa ere badu, ez nola nahikoa gainera.

Elkartasunak ez du adinik

Urtetik urtera arrakasta handitzen duen Zarauzko Triatloiak jarduera paralelo solidario nabarmena izan ohi du. Triatloi Txikiaz ari gara, gaztetxoei zuzendutako proba, Zarauzko Triatloi Elkarteak gogo handiz antolatzen duena, eta 6 eta 16 urte arteko neska mutilentzat ohiko hitzordua. Aurten ekainaren 11n egingo da.

2010. urtean abiatu zen ekimena, ASPANOGI elkarteak antolatzen duen Mobibike Egunak jarritako giro ederrari jarraiki. Erakunde hau ezinbestekoa da Triatloi Txikia eta bere elkartasunezko espiritua ulertzeko.

Izan ere, Gipuzkoan minbizia duten haurren sendiek abiarazten dute Triatloi Txikia, eta beraiek ematen diote funtsean elkartasunezko izaera hori. Lehen edizioan 240 haurrek eman zuten izena, eta urtero 300 partaideren bueltan dabil proba, eguraldiak eskaintzen dituen baldintzen arabera.

Ez dago sailkapenik, ez eta irabazleentzako sari berezirik ere. Ez da hori Triatloi Txikiaren helburua. Guztiek triatloia ezagutu eta kirolaz gozatzea, hori nahi du. Hori bai, bezperan helduek dituzten zerbitzu guztiekin: helmuga puzgarria, alfonbrak, megafonia, boxeak eta sariak.

Dibertsio bikoitza

Benjamin-aurrekoak, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak, horiek dira mailak eta guztiek triatloi bikainaz gozatzen dute, gazteenek kenduta, hauek duatloia betetzen baitute. Eta maila bakoitzak distantzia desberdinak bete behar ditu, testuaren amaieran ikus daitekeenez.

Duen garrantzia aintzat izanik, Triatloi Txikian ez dira zarauztarrak bakarrik aritzen laguntzaile. Aurreko egunean korrika egin duten kirolari herrikoiak eta eliteko triatloilariak ere boluntario aritzen dira askotan, Eneko eta Hektor Llanos anaiak bezala.

Ekintza borobila denez, jarduera bikoitza ere izaten da. Ekainean malekoian egiten da eta urrian herriko polikiroldegian antolatu ohi da. Hitzordu hori inguruko ikastetxeek ez dute ahazten, agendan gorriz markatua izaten baitute.

Triatloi Txikia neska-mutil askorentzat benetako kirol-jaia izaten da, eta ekainean ez dute galdu nahi izaten. Triatloia aitzakia hartuta, helburu zintzoak betetzera bideratzen da ahalegin guztia, ASPANOGIko sendi eta haurrei laguntzera, alegia. Aurten lagunduko al diguzu?

*Hauek dira maila bakoitzeko distantziak:

Prebenjaminak: 200m lasterka / 400m txirrinduan / 200m lasterka

Benjaminak: 50m igerian / 750m txirrinduan / 400m lasterka

Alebinak: 100m igerian / 1.000m txirrinduan / 500m lasterka

Infantilak-Kadeteak: 150m igerian / 1.500m txirrinduan / 750m lasterka

jdnjfkj

hbjdj

Argazkiak: Bittor Mutiozabal

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

BABESLE NAGUSIAK

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

Back To Top