skip to Main Content

CARTEL-PAGODEINSCRIPCION

 

 

xxx. Zarauzko Triatloiko izen emateak otsailaren 20 eta 26a artean bideratuko dira

 

  • Otsailaren 26ko 23:59ak baino lehen ordainketa-prozesua egin ez dutenek parte hartzeko eskubidea galduko dute

 

  • Betetzen ez diren plazak, itxarote-zerrendako pertsonen artean banatuko dira, hurrenkeraren arabera

 

Zarautzen, 2016ko otsailaren 18an. Datorren larunbatean, otsailaren 20an, goizeko 10:00etan, kuota ordainketaren epea irekiko da XXX. Zarauzko Triatloiko edizioan erregistratutako partaideek izen-emate prozesua bukatu ahal izateko.

 

Horretarako, triatloilari bakoitzak posta elektronikoa jasoko du kode pertsonalarekin. Gainera, aipaturiko posta elektronikoak, ordainketa egiteko xehetasun guztiak jasoko ditu eta ordainketa-pasagunera sartzeko esteka ere bai.

 

Otsailaren 26ko 23:59ak baino lehen ordainketa egiten ez duten kirolariek, izen-emate eskubide guztiak automatikoki galduko dituzte, eta eskaerak une horretan bertan baliogabetuta geratuko dira.

 

Nahiz eta itxarote-zerrenda luzeak izan, azken urteetan prezioa ez da aldatu, 110€koa izaten jarraitzen du, txiparen alokairu kontzeptua 2€ gehiago izango da berea ez daukanarentzako. Maiatzaren 11ra arte kuotaren % 50 itzultzeko eskatu ahal izango da.

 

Lizentzia eguneratua

 

Zarauzko Triatloia-ren XXX. edizioan parte hartzeko, federazioan lizentzia eguneratua edukitzea nahitaezkoa da. Oraindik federazio-lizentzia tramitatu ez dutenek izena eman ahal izango dute otsailaren 13an ere, baina beren egoera, proba baino lehen erregularizatu beharko dute. Segurtasun-arrazoiengatik eguneko lizentzia ez dago onartua. Zarauzko Triatloiak urte guztian zeharreko federazio-lizentzia mantentzea aholkatzen du. Gainera, federazio-aseguruak entrenamenduak ere barne sartzen baititu.

 

Zarauzko Triatloia-ren ezaugarrietako bat, urtetik urtera sortzen duen ikusmina da.  Parte-hartzaile askok egutegian gorriz du markatuta distantzia erdiko dekanoa den proba hau. Honek, dorsala eskuratzeko puntualtasunez aritzea eskatzen du.

 

 

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

                       

BABESLE NAGUSIAK

BABESLEAK

 

                                                                

LAGUNTZAILEAK

                                                 

                                        

Back To Top