
2011 urte geroztik, Zarauzko Triatloi Elkarteak TRIATLOI TXIKIA antolatzen du Zarauzko Triatloia asteburuaren barruan, eta bertan haurrak protagonista bihurtzen dira.
8 eta 14 urte bitarteko haurrek parte hartu dezakete.
Ekainak 9, igandea 11:00etan
Izen ematea: Ekainaren 9a baino lehen eman behar da izena, info@zarauzkotriatloia.com helbidean
Dohaintza: Parte-hartzaile bakoitzak dohaintza bat egin dezake. Bildutako dirua Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearentzat (ASPANOGI) izango da.
DISTANTZIAK
Benjaminak:
-
- Igeri 100 m
- Bizikletan 800 m (itzuli 1)
- Korrika 300 m
Alebinak:
-
- Igeri 150 m
- Bizikletan 1,600 m (2 itzuli)
- Korrika 500 m
Infantil eta kadeteak:
-
- Igeri 250 m
- Bizikletan 2.400 m (3 itzuli)
- Korrika 500 m
2010az geroztik, Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatzen du triatloi hau, non txikiak protagonista bihurtzen diren.
2010etik 2018ra bitartean, triatloi hau ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteak antolatutako “Mobibike Eguna“ren barruan garatu zen. 2018an “Mobibike Egunaren” azken edizioa izan zen eta 2019az geroztik, Zarauzko Triatloi Elkarteak Aia, Getaria, Orio eta Zarauzko ikastetxeetan matrikulatutako haurrentzako triatloi hau antolatu du “Eskola Kirola” proiektuaren barruan.
Triatloi honetan, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6. mailako ikasle guztiek parte har dezakete. Triatloi hau 2019tik “Mobibike Eguna“ren barruan ospatu ez den arren, partaide bakoitzak dohaintza bat eman dezake. Bildutako dirua Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari (ASPANOGI) bideratuko zaio.Informazio gehiago info@zarauzkotriatloia.com helbide honetan.