skip to Main Content

ZIRKUITU BERRIA

Zarauzko Triatloia antolatzen dugun Zarauzko Triatloi Ekarteko kideok ondorengo txirrindularitzako zirkuitu berria aurkeztu nahi dizuegu.

Zirkuitua aldatzeko erabakia, partaideen segurtasuna ahalik eta gehien babesteko izan da. Babes hau bermatzeko, zirkuitua ahalik eta kontzentratuena izatea lortu behar genuen. Zirkuitu zaharra bi eremu ezberdinetatik igarotzen zen, eta hau honela, bertan aurkitzen ziren bidegurutze ugari ixtea oso zaila egiten zitzaigun.

Bestalde, zirkuituaren gogortasuna gure frogaren ezaugarri denez, zirkuituan zehar Aiako Muroaren pareko aldaparen bat izateko helburua genuen. Gure inguruko orografia lagun, badugu Zarauztik gertu dagoen Muro berri bat: San Blasko Muroa.

Zarauzko Trialoiko txirrindularitzako zirkuituak 2 itzuli izango ditu:

Lehen itzuliak 32,2 kilometro izango ditu; Zarauzko Malekoiko boxeetatik irten eta Meaga gaina igo beharko da. Jarraian, Oikiako herrian 180ºko itzulia egin ondoren, Zestoako Iraeta auzoraino joan beharko dute partaideek. Iraetatik Zumaira joan eta gero, kostaldeko ibilbidea jarraituz Zarautzeraino iritsi beharko dute partaideek.

Bigarren itzuliak 47,8 kilometro izango ditu; Zarauztik Meaga gaina igo ondoren, bertan 180ºko itzulia egin ondoren, berriz Zarautzera itzuli beharko dira. Zarauztik San Blasko gainera abiatuko dira partaideak eta hemendik Meaga gainerako jeitsiera egingo dute. Zarautzerainoko ondorengo bidea, lehen itzuliko berdina izango da. Behin Zarautzera iritsitakoan, Meagako gaina igo beharko dute eta gainean 180ºko itzulia egin ondoren, Zarauzko Malekoian egongo diren boxeetara zuzenduko dira.

Zirkuituaren bideoa ikusgai: ZTRI22

TRACK: ZTRI22

SAN BLAS, MURO BERRIA

Zirkuitu honetan, partaideek ez dute Aiako Muro famatua igaroko baina badugu Zarauztik gertuago dagoen beste horma bat, San Blasko Muroa.

San Blasko gainak guztira 2,84 kilometro ditu, eta batez beste, %7,9ko portzentaia du. Zarauzko anbulategi ondotik doan bidea igaro eta berehala hasten da lehenengo malda. Lehen malda hau, Zarautzen dagoela kontutan izanda, zaletu ugari gerturatuko direlakoan gaude partaideei animoak emateko asmotan. San Blasko Murora iritsi aurretik badira beste malda gogor batzuk baina behin San Blasko ermita igarotzean hasten da benetako infernua.

400 metroko aldapa dugu San Blasko Muroa eta bataz beste %15eko portzentaia du igoerak. Punturik gogorrenean, %20ko portzentaira iristen delarik. Hau honela, bizikletak garapen arin bat edukitzea gomendatzen da (34 hortzdun platoa eta 28 edo 30eko hortzdun pinoia).

MUROEN KONPARAKETA

Biak ala biak, malda gogorrak dituzten igoerak dira. Esan daitekeenez, biek 3 zati gogor dituzte igoeran.

Aiako igoerak 2,47 kilometro ditu eta San Blasko igoerak 2,84 kilometro. Biek %18-20 portzentaiak dituzten maldak dituzte. Aiako igoerak, 2,47 kilometro horietan %8,5eko batez besteko portzentaia du eta San Blaskoak berriz, 2,84 kilometro horietan %7,9ko batez besteko portzentaia du.

Aiako igoeraren zatirik gogorrena hasierako aldapa (Muroa) da eta igoerak ia ez du atsaden gunerik. San Blasko igoerak, berriz, zatirik gogorrena (Muroa) bukaeran du eta grafikan ikus daitekeen bezela, igoeraren erdigunean atseden gunea dago.

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

                       

BABESLE NAGUSIAK

BABESLEAK

                                                                          

LAGUNTZAILEAK

                                                 

                                        

Back To Top