Xabier Alzibar, Zarauzko Triatloiaren historia bere hezurretan

panoramica-zarautz-1

“Aiako murua gainditzen eta helmuga zeharkatzen, edota boluntario lanetan kruzeak kontrolatzen eta hesiak mugitzen. Horrela aritzen da Xabier Alzibar, duela hogei urte baino gehiago Zarauzko Triatloian debuta egin zuenetik”.

Xabier Alzibar, Zarauzko Triatloiaren historia bere hezurretan

Xabier Alzibarrek inork gutxik bezala ezagutzen du Zarauzko Triatloiak izan duen bilakaera, hain zuzen ere bere protagonistetako bat izan baita. Konan finisherra da eta mundu osoan dozena bat Ironman eginikoa da. Herriko lasterketa hesiaren alde bietatik ezagutzen du, bai Aiako pareta latzak ezagutza handiarekin gaindituz, nola frogako boluntario, kruzeak kontrolatzen edota hesiak alde batetik bestera eramaten. Zarauzko Triatloiarekin duen harremana frogaren historia da, duela 22 urte hasi zen maitasunezko istorioa.

1995ean egin zuen debuta

xabier-zarautz-3Xabier Zarauzko Triatloi Taldeko lehen kideetako bat da, 1994az geroztik baita bazkide. “Garai hartan gutxi batzuk ginen, Garma, Asti, Amenabar, ilusio handia zuen taldetxo bat eta ikasteko asko zuena. Hala ere elkar animatzen genuen frogan parte hartzeko, eta hala gertatu zitzaidan niri ere”.

Frogaren bederatzigarren edizioan egin zuen debuta, 1995ean. “Urte horretan ekipazio berria lortu genuen, bertan jadanik ‘Zarauzko Triatloi Taldea’ irakur zitekeen. Eta horrela azaldu ginen boxeetan, oraindik ere Munoako plazan zeudenean. 90eko hamarkadan ez ginen 150 lagun baino gehiago”.

Alzibarrek gogora ekartzen duenez, triatloia igandetan egiten zen “oso goiz, 8:00etan izaten baitzen irteera”, Getaria-Zarautz arteko ohiko igeriketa saioarekin, eta egungoarekin zerikusirik ez zuen txirrindu-bueltarekin”.

Giroa beti izan da ikusgarria

Lasterketa honetara etorri diren milaka atletei zerk ekarri dituen galdetuko bagenie, hainbat erantzun desberdin jasoko genuke. Zarautzen aritzeko dauden arrazoiak adina erantzun jasoko genuke.

Zarauzko Taldeko kidea izanagatik ere, Xabierrek ez dio bere iritzia emateari uko egiten. Eta argi dauka: ”Beste frogekiko duen alde nabarmenena giroa da, eta hala izan da hasiera-hasieratik. Ez Estatu Batuetan, Hegoameriketan edota ia Europan ere, ez dut ikusi inon hemen adina jende txaloka.

salida-zarautz-x1Alemanian triatletei begirune handia diete, Lanzaroteko antolakuntza onenetakoa da, baina leku gutxitan aurki liteke hemengo giroa. Agian Alemaniako Rothen (Challengean), baina distantzia luzeaz ari gara. Zentzu horretan half bakarra da munduan”.

Gomendioa: gozatu

Partaide edo boluntario, Xabierrek ahal duen guztia egiten du lehiaketa behar bezala atera dadin, arrakasta izan dezan.

Non da gogorragoa? Ez dauka hain argi: ”Galdera ona. Froga amaitzea ez da lan erraza, eta boluntario lana oso gogorra da. Baina betebehar bietan gozatzen dut, ilusio handia egiten baitit jendea gozatzen ikusteak ere, jendearen berotasunak. Froga emozioz betea dago hesiaren alde bietan”.

Eta amaitzeko, zaildutako triatleta honek gomendio bat egiten die estreinekoz Zarautzen parte hartzen dutenei: “Batik bat lehen urtea bada, gozatu ezazu. Hankak zenbat eta gehiago altxatu, giroaz gozatzeko eta Zarautzen sortzen den festaz konturatzeko aukera handiagoak dituzu. Ibilbide gogorra da, guztiok gara lehiakorrak, baina disfrutatzera irtetea ere aukera oso ona da”.

Badakizue!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.