skip to Main Content

Zarauzko Triatloi Elkarteak 2021eko ZARAUZKO TRIATLOIA BERTAN BEHERA UZTEA erabaki du, gaur egun gizartean bizi dugun osasun egoerarengatik. Honen bestez, Zarauzko Triatloiaren 34. edizioa beste urte betez atzeratu beharrean izango gara.

2020an froga bertan behera gelditu eta gero, aurten zalantza handiarekin hasi genuen urtea. Hala eta guztiz ere, Zarauzko Triatloi Elkartetik froga aurrera ateratzeko lanean ibili gara azken hilabete hauetan. Lan guztiaren oinarria, guztion osasuna zaintzea eta COVID-19 protokoloak bermatzea izan da.

Osasun zerbitzuekin eta instituzioekin hainbat bilera izan ditugu. Osasun segurtasun egoera guztiak ezin izango ditugula bete ikusita, aurtengo Zarauzko Triatloia bertan behera botatzeko erabakia hartu dugu antolakuntzatik.

Lehenik eta behin partaideen osasuna bermatu nahi izan dugu. Badakigu desiratzen zaudetela Zarauzko Triatloian parte hartzera eta segurtasun osoz eskaini nahi genizuen froga. Zirkuituaren aldaketa batzuk, batez ere korrikako sektorean, planteatu izan ditugu baina antolakuntzatik garbi daukagu ‘betiko’ Zarauzko Triatloia eskaini behar genuela; kale artetik eta jende artean igarotzen dena.

Bestaldetik, urtez urte froga antolatzen laguntzen diguten boluntarioen segurtasuna bermatu nahi izan dugu, COVID-19 protokoloak beteaz guztion osasunaren zaintza bermatuz.

Eta azkenik, ikuslearen eta Zarauzko herritarren segurtasuna bermatu nahi izan dugu.

Momentuko osasun egoera ikusita, erabaki zaila izan arren, guztion segurtasuna bermatzea izan da Zarauzko Triatloiaren erabakia. Honengatik, Zarauzko Triatloia bertan behera uzteko erabakia hartu dugu. Gure elkartetik, hurrengo urterako egiten dizuegu gure frogaz gozatzeko zita. Espero dugu egoerak hobera egingo duela eta ‘betiko’ Zarauzko Triatloiaz gozatzeko aukera izango dugula.

Azken edizioan hartu genuen erabakiarekin jarraituz, Zarauzko Triatloiaren 34. ediziorako dortsala zenuten guztioi, dortsala mantenduko zaizue. Soberan geratzen diren dortsalak, aurrerago erabakiko dira nola izendatu.

Lerro hauetatik, Zarauzko Triatloiarekin elkar lanean aritzen zareten boluntario, babesle eta instituzioei eskerrak eman nahi dizkizuegu!!

2022ko ekainak 11ean elkar ikusiko garen esperantzarekin, Zarauzko Triatloi Elkartetik guztiok zaintzea eta osasun egoera honen amaiera desio besterik ez dugu!

Ondo segi eta elkar gozatzeko aukeraren zain gera gaitezen!

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

                       

BABESLEAK

                                                               

LAGUNTZAILEAK

                               

Back To Top