Zarauzko Triatloia 10 zertzeladatan

salida-zarautz-2

1. Denek parte hartu nahi dute.

Edizio honek 2.000 eskaera baino gehiago izan zituen, Zarauzko Triatloiak pizten duen ikusmiraren erakusgarri. Zozketa bidez esleipena egiteko formatu berriak atleta kopuru handiagoari lehiatzeko eta Zarauzko jendeaz gozatzeko aukera eskaini zien.

Triatleten janzkerak eta bi gurpileko beren bidaideek salatzen dituztelako ez balitz, Zarautzen barna probako asteburuan paseatuko zenak Aste Nagusian gaudela pentsa lezake. Hirian izaten den giroa benetan ikusgarria da eta alaitasuna eta kirol gogoa arnasten dira. Dena, bizilagunak erabat inplikaturik.


3. Aitzindari eta erreferenteak

Bere garaian Zarauzko Triatloia aurreratua izan zen, aitzindaria; izan ere, hutsetik sortu zuen proba urteak pasa ahala ikono bihurtu da. Pasatako 30 urteek sasoi batera eramaten gaituzte, 1986. urtera, triatloia ero gutxi batzuek soilik egiten zuten hartara. Hiru hamarraldi, istorio, egitandi eta anekdota askotarako eta legenda komun bat sortzeko denbora aski, jakina.

4. Ezaugarriak

Getarian abiatzeko tenoreko giroa da, edo Zarautzen uretatik ateratzekoa. Hiriko kaleak betetzen dituen eta triatletak animatzen dituen giza erlauntza da. Beti marka uzten duen txirrindularitza zirkuitu latza da. Proba ondorengo afaria da, erlaxatu eta esperientziak konpartitzeko unea. Dena da. Horiek eta beste asko dira gure ezaugarriak.

5. Abenturazaleentzako trazadura

Proban aritzeko izena ematen duenak helmugarainoko bidea oztoporik gabea ez dela jakin behar du, hori bai. Igeriketa ezberdina da, bi hiri lotzeagatik eta bere distantziagatik (2,9 km). Bizikletak ez du ez hotz ez bero uzten eta izugarrizko arrapalek oso zirkuitu polita betetzen dute. Eta oinezko lasterketa, Zarauzko itsas pasealekuan, jada azken energiak gastatzeko mementoa.

6. Aiako pareta eta beste batzuk

Nekez iritsiko zara ateratzeko unera Aiako paretaren aditzea izan gabe: zementuzko paretak %18rainoko maldak ditu. Baina ez dira beste interesgune batzuk mespretxatu behar, Txurrukako gaina eta Meagako mendatea esaterako. Pixka bat sufritzera etorri gara, ezta?


7. La crème de la crème

Urteetan zehar, besapean garaipen zerrenda bikainak dituzten triatleta handiak pasatu dira Zarauztik. Lehenik, gure proban gehien sariturikoa, Eneko Llanos (11 txapela), baita Ainhoa Murua, Gurutze Frades, Gustavo Rodríguez, Marcel Zamora, Clemente Alonso, Víctor del Corral, Uxío Abuín, Saleta Castro eta Catriona Morrison beste askoren artean.

8. Zarauzko Triatloi Elkartea

Bilakaera luzea izan ondoren, 2005ean herriko klub honek proba gobernatzeko ardura hartu zuen. Profesional aditu batzuez osaturik eta enpresa espezializatu batzuen laguntzaz, Zarauzko Triatloiak gaur egun dena izateraino hazten jarraitu du. Eta garrantzitsuena, duela 30 urte ezaugarria zuen DNA galdu gabe.

9. Behin zure bizitzan

Hamaika izaten dira bizkarrean zenbaki bat Gipuzkoako herrian jantzi eta helmuga zeharkatzea urtero amesten duten triatletak. Beste kirol edo modalitate batzuetan beti izaten dira “nahitaezkoak” deritzeten probak eta holaxe gertatzen da Zarautzen. Aho batez, senti ezazu behin gutxienez.

10. Iparraldeko erregea

Proba nazionalik zaharren, triatleta herrikoi eta profesionalentzako erreferentzia, zentzumenerako opari eta beti gogoratuko duzun esperientzia. Aspaldi-aspaldi da Zarauzko Triatloia bere liburuaren orrialderik hoberenak idazten ari dela. Eta hemendik aurrerakoa…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude