Zarauzko triatloia 2018ko txirrindularitza ibilbideko eta oinezko lasterketako aldaketak zehatz-mehatz

Mapa Zarauzko Bike 2018 4

Datorren ekainaren 9an irteera zerrendan 700 atleta dituela ospatuko den Zarauzko Triatloi mitikoak, txirrindularitza ibilbidea aldatu behar izan du hogeita hamabigarren edizio honetarako.  

 Zumaia, Getaria eta Zarauzko herriak lotzen dituen N-634 kostako errepide tartean egiten ari diren obrak direla eta eman da aldaketa, aurreko asteetan eremuan egondako lur-jausiengatik. 

 Jatorrizko zirkuitua ezin izango zela mantendu ezagutu zen momentutik bilerak egin dira ekimenaren antolatzaile den Zarauzko Triatloi Elkartearen, Udalaren eta trafikoko arduradunen artean.

 Horrenbestez, kirolarien segurtasun eta esperientzian pentsatuz, itxita dagoen kostaldeko ohiko zatia 2018ko edizio honetan aldatu egingo da barnealdeko eremu batetik pasatuz, ibilbide berri honek izango dituen 78 km-ak osatzeko:

 Malekoiko boxak atzean utzita, aurreko edizioetan bezala triatletek Meagako eremurantz joko dute portuko igoera egiteko.

 Jaitsiera azkarraren ondoren hurrengo paseko gunea Oikinako bidegurutzea izango da, eta bertatik eskuinerantz joko dute Jose Mari Korta industriagunerantz.

Bertan 180 graduko biraketa bat egin beharko dute, eta errepide beretik berriz ere Oikinako bidegurutzera aterako dira.Berriz ere eskuinerantz biraketa bidegurutzean bertan, Aizarnazabalen kokatutako hurrengo biraketa guneraino.

 Berriz ere buelta erdia emango da errepide beretik Zarautzera bueltatzeko, eta han 180 graduko hirugarren eta azken biraketa aurkituko dute, 2018ko edizioko zati berri honetatik bigarren itzulia osatu aurretik.   

Bigarren itzulia eginda, atletek Zarautzera joko dute, beti bezala herria Oriorako norabidean gurutzatuz, zeinetan zirkuituaren hirugarren zatia hasten den. Txurrukako eta Aiako Harresiko igoerak mantentzen dira, Zarauzko Triatloi mitikoaren ikur nagusiak.

  IBILBIDEA DESKARGATU

OINEZKO LASTERKETAKO IBILBIDEA

Oinezko lasterketako aldaketarekin ibilbidea handitu nahi da 21 km izatera iristeko.Aldaketak ez dio eragiten lasterketako guztirako desnibelari, ezta bere paseko gune enblematikoei ere.Ikastolako Parkeko eremua buelta handiagoa emanez inguratzean datza aldaketa, eta bertan ibilbideko hornidura-guneetako bat dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.