Zarauzko Triatloia: partaideak hizlari

Hablan  Participantes  1

Lehiaketa baten gaineko balorazioak hainbat galbae pasa ohi ditu. Fidagarriena seguru partaideena izaten da. Gure kasuan, hainbat arrazoi daude Zarauzko Triatloiaren arrakasta historikoa azaltzeko, hauetako bat triatloilariek gordetzen duten oroitzapen polita. Oraindik ez badakizu zergatik iritsi garen hain urrun, hemen duzu Mikel Alkorta, Elena Asenjo eta Aitor Sarasolaren iritzi-sorta.

Oroitzapen gogoangarriak

Mikel: “Euria eta eguzkia ezaguru dizkiot, baina giroa beti sinestezina da. Irribarrea ezin da aurpegitik kendu”

Elena: “Zarautzen egin duen distantzia ertaineko debuta, eta betiko galderak gogoan ditut: prest al nago? Dena al daramat? Getariara garamatzan autobusa, lehen itzuliaren ondoren Zarautzera iristea, oilo ipurdia jendearen txaloekin, Aiara igotzea, oinak lurrean ez jartzeko helburuarekin…helmuga ongi eginiko lanaren oparia da”.

Aitor: “Estreinekoz izena eman nuenean, urte horretan bakarrik egiteko asmoa neraman, baina hainbeste engantxatu ninduen, plaza lortzen dudanean denboraldiko fijoa izaten dela. A ze oroitzapenak”.

Une bereziena

Mikel: “Sortzen den giroarengatik eta ikustera etortzen diren lagunengatik, Txurrukako azken pikoak oilo ipurdia jartzen dit”.

Elena: “Han egoteak merezi duena sentitzen duzunean. Oinezko ibilbidean hirugarren eskumuturrekoa ematen dizutenean eta zeure burua zoriontzeko eta alai egoteko unea dela konturatzen zarenean”.

Hiru sektoreak, apartak

Elena: “Igeriketan, iluntasun handia ikusi ostean hondarra sumatzen hasten zarenean. Lortu duzula dioen lehen seinalea da”.

Mikel: “Meagarantz hasi bezain laster Zarautzen dagoen giroa, bai eta Aiako eta Txurrukako pikoetan jasotzen duzun babesa ere, bizikleta ahaztezina egiten dute”.

Elena: “Lasterketako azken itzulian eskumuturrekoa jasotzen duzunean. Handia zara, eta ematen dizuten boluntarioek hala sentiarazten dizute. Eskerrik asko!”

Debuta baduzu, ez ahaztu!

Elena: “Prestatu zarelako lortzeko gai zarela sinestu behar duzu. Lasterketa sentitu ezazu. Gomendio praktikoak ere ez datoz gaizki: igeriketan ezpainetan baselina jarri gatzarengandik babesteko; txirrinduan behar duzuna baino gehiago jan eta edan”.

Zarautzera bazoaz, ezin huts egin…

Mikel: “Lasterketaren ondorengo afarian lagunekin hitzegin eta iritzi trukea egin. Une gogoangarria da”.

Aitor: “Familiarekin joan, zure taldearekin, eta larunbat goizetik dagoen giro apartarekin gozatu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.