ZARAUZKO TRIATLOIA XXXIII. EDIZIOKO AURREINSKRIPZIO EPEA IREKIKO DA

POST TWITTER ZT

Zarauzko Triatloia 2019 ekainaren 8an, larunbata, ospatuko da eta izen emate prozesuan aldaketekin dator

2019ko ekainaren 8an ospatuko da duela 33 urtedanik Zarauzko kaleak festa giroz betetzen dituen eta estatu mailako triatleta askorentzat erreferente bilakatu den kirol froga.

Triatloiaren XXXIII. edizioak Zarauzko Triatloia bakarra egiten duten ezaugarriak mantentzen jarraitu nahi du, kirol-gogortasuna eta paisaia zoragarriak zeharkatzeko aukera ematen duen froga izaten jarraituz, urtez-urte 700 triatleten parte-hartze arrakastatsua bermatzen duen kirol froga, alegia.

Zarauzko Triatloiak kirol frogaren kalitatea bermatzearen aldeko apustua egiten jarraituko du, hein handi batean frogaren neurriarekin lotuta dagoena. Izan ere, 700 parte-hartzaile izateak, horrelako froga batean bakarra den ibilbide bat egitea ahalbidetzen du, hondartzatik hasi eta Zarauzko erdigunera arte. Era berean, urtez-urte eskuzabaltasun osoz beren laguntza ematen duten 300 boluntarioen lana ezinbestekoa da antolakuntzaren kalitatea bermatzeko, triatletak ibilbide guztian zehar laguntzen baitituzte.

Parte-hartzaileei dagokionez ere, frogaren kalitatea mantentzea da Zarauzko Triatloiaren helburuetako bat, frogako irabazleena izaten den euskal txapela tradizionala janzteko irrikaz dauden profesionalen presentzia bermatuz. Azken helburu honi jarraiki, XXXIII. ediziorako, hainbat aldaketa daude izen-emate prozesuan:

  • Aurreko edizioetan bezala, iazko lehen hamar triatletek ziurtatuta daukate euren doako izen ematea datorren ediziorako. Triatleta hauei gonbidapen bat bidaliko zaie antolakuntzatik eta 2018ko abenduaren 31 baino lehen bete beharko dute. Bestela, beren plaza galduko dute.
  • Azken HIRU edizioetako lehen hogei triatletek ziurtatuta daukate izen ematea (ordainduta). Triatleta hauek zozketaren aurretik egiten den aurreinskripzioa bete beharko dute beren izen-ematea baieztatzeko.
  • Antolakuntzak erabilgarri dauden 700 plazetatik 600 dortsal zozketatuko ditu, 100 dortsal finkatuta dauden kupoak betetzeko gordez (emakumezkoak/gizonezkoak, euskaldunak/nazionalak/nazioartekoak,…). Behin kupoak beteta, gordetako 100 dortsaletatik soberan geratzen direnak, erreserba zerrendan dauden triatletei egokituko zaizkie hurrenkera zorrotzari jarraituz.

Modu honetan, maila handiko froga bat bermatzeaz gain, zozketa bidezko esleipen formatuari esker, urtez-urte jasotzen dugun eskaera kopuru handiari erantzuna ematen diogula uste dugu. Gainera, atleta kopuru handiago bati parte-hartzeko aukera luzatzeko modua ere badela uste dugu.

Zarauzko Triatloiaren XXXIII.edizioan parte-hartu nahi duten triatletek, aurreinskripzioa bete beharko dute azaroaren 12ko goizeko 10etatik azaroaren 26ko 23:59ak bitartean, honako plataforma honetan: https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/triatlonzarautz2019

Zozketa azaroaren 28an, asteazkena, ospatuko da eta behin hori eginda, hautatuen zerrendan dauden atletek izen-emate korreo bat jasoko dute 150 €-ko ordainketa egiteko argibideekin. Izen-ematea azaroaren 28a eta abenduaren 2a (23:59) bitartean egin beharko dute ofizialki.

Aurreinskripzioa eta izen-ematea pertsonala eta besterenezina da. Edozein zalantza izanez gero edo argibideren bat beharko balitz prozesu honetan, korreo bat idatzi daiteke honako helbide elektroniko honetara soporte@rockthesport.com.

Izen-ematea indargabetzearen inguruko informazioa

Izen-ematea burutu ondoren kirol frogara bertaratzea posible izango ez den kasuetan honako itzulpenak eskatu ahalko dira.

  • 2019ko urtarrilaren 31ko 23:59ak baino lehen indargabetuz gero, izen-ematearen % 75a itzuliko da.
  • 2019ko apirilaren 30eko 23:59ak baino lehen indargabetuz gero, izen-ematearen % 50a itzuliko da.
  • Data horretatik aurrera ez da itzulpenik egingo edozein kasuetan.

Indargabetzeko segurua hartzeko aukera ere badago. Izen-ematea egiterako orduan 30 €-ren truke, izen-ematearen % 100a itzuliko da 2019ko maiatzaren 11ra arte egindako eskaeretan, egun hori barne.

Zenbatekoa ordainketa egindako txartel berdinera itzuliko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.