skip to Main Content

Zarauzko Triatloiak apirilaren 13an hartuko du aurtengo frogaren inguruko erabakia

Zarauzko Triatloiak, COVID-19 idela eta bizitzen ari garen une zail honen aurrean, ondorengoa adierazi nahi du:

1º Ekainaren 13an ospatzekoa den Zarauzko Triatloiari buruzko erabakia, apirilaren 13an hartuko dugu.

2º Kantzelazio segurua hartu ez zuten triatletentzat, epea apirilaren 18ra luzatzen dugu.

3º Zarauzko Triatloi Elkartetik  adierazi nahi dugu ekainaren 13an ospatzeak duen zailtasuna dela medio, data berri bat lortzeko lanean ari garela, Zarauzko Udala eta erakundeekin batera.

4º Adierazi nahi dugu mahai ganean ditugula aukera guztiak: data berri batean ospatzea, itzultzea eta 2021 urterako dortsala gordetzea.


Besterik gabe, mesedez apirilaren 13an zabalduko dugun mezuaren zain geratzeko eskatzen dizuegu eta barkatu eragozpenak. Ziur gaude guztion artean lortuko dugula egoera zail honetatik ateratzea. Animo lagunak!

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top