Zarauzko Triatloiak draftingaren kontrako kodea ezartzen jarraituko du  

 

 

Zarautzen, 2016ko ekainean. Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean, Zarauzko Triatloi ospetsuaren XXX. edizioak frogako araudiaren bostgarren neurria betearazteko neurri zehatzak betearazten jarraituko du, txirrinduko atalean ‘drafting’ egitearen debekua bete dadin.

 

Horregatik, distantzia luze eta ertaineko triatloian indarrean dagoen legedia errespetatzen ez duten jarrerak lehiaketatik kanpo geldi daitezen, iaz abian jarri zituen irizpide zorrotzak ezartzen jarraituko du.

 

Antolakuntzak gogora ekarri duenez, web orrian arau-hausleen zerrenda publikoa argitaratzea aukera lezake, lehiaketa amaitzen denean hala erabakiz gero, txirrindularien arteko tartea ez errespetatzeagatik zigortutako triatloilarien izenak erakusteko.

 

Gainera, txirrindularitza frogaren puntu esanguratsuenetan kamara finkoak ezarriko dira eta kamara mugikorrak ere izango dira ibilbidean, batik bat aldaparik ez dagoen kilometroetan, zati hauetan abantaila handiagoa izaten baita aurreko txirrindulariak sortutako ufadaren babespean  aritzea.

 

Hartutako irudi guztiak erabiltzeko eskubidea izango dute antolatzaileek. Hala erabakiko balitz, arau-hausleak identifikatzeko kamera hauekin eginiko argazkiak eta grabaturiko bideoak erakutsiko lituzkete web orrian.

 

‘Iruzurgileen’ izenak ezagutzera emateaz gain, drafting arauak errespetatzen dituztenei lehentasuna emango die Zarauzko Triatloi Elkarteak datozen urteetako frogetan parte hartzerakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.