Itxaron zerrendako lehen 15 neskek antolakuntzak erreserbatutako plazak eskuratuko dituzte

Zarauzko Triatloiak genero- berdintasuna sustatzen jarraituko du XXX. edizioan

 

 

Zarautzen, 2016ko otsailaren 16an. Zarauzko XXX. Triatloiaren antolakuntza batzordeak bere erabilerako erreserbatuta dauzkan dortsaletako zenbaitzu, zehatz esanda 15, ekainaren 11ko irteeran izango diren nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzeko erabiliko ditu.

 

Lehiaketako zuzendaritzak hartu berri du erabakia, izen-emate automatikoaren prozesua oso neska gutxik gainditu zutela ikustean. Patricia Damian ZTE-ko Prsesidenteak adierazi duenez, “parte-hartzaileen zerrenda gainbegiratzean berehala ohartu gara oso neska gutxik pasa dutela hautaketa automatikoa. Izena emandako nesken batez bestekoa ez da iristen beste urteetan ohikoak izan diren kopuruetara. 30 urte badira gure filosofia beti izan dela, hau da kirolean genero-berdintasuna sustatzea, eta horretan lankide apartak izan ditugu gure babesleak, alegia hainbat etxe komertzial eta erakunde. Horregatik beraz, aipatutako erabakia hartu dugu. Jakin badakigu ez dela ohikoa, baina lehiaketan parte hartzeko asmoa duten gehienek ulertuko dutelakoan gaude”.

 

Neurri honen eraginez, itxaron zerrendan dauden lehen 15 emakumezkoak –www. zarauzkotriatloia.com web orrian ikus daiteke zerrenda– lehiaketara zuzenean sartuko dira, onartuak izan baitira. Probaren antolatzaile den ZTE-k, datozen egunotan posta elektronikoa bidaliko die guztiei, izen-emate eskubideak gauzatzeko jarraitu beharreko urratsak azalduz.

 

Beste urte batez, Zarauzko Triatloiaren batzorde antolatzailea zur eta lur gelditu da lehiaketak duen aintzatespen maila handiarekin, eskainitako 525 dortsalak bi minututan agortu baitziren. Gainera, uneotan beste 507 lagun itxaron zerrendan daude.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.