ZARAUZKO TRIATLOIAN PARTE HARTZEKO AURRE IZEN-EMATE EPEA URRIAREN 28AN IREKIKO DA

ZTri2020 Aurreinskripzioak 1

2020ko ekainaren 13an ospatuko den Zarauzko Triatloian parte hartzeko aurre izen-ematea hurrengo astelehenean, urriaren 28an, irekiko da.  

 34 urte beteko dituen eta Zarauzko kaleak festa giroz betetzeaz gain, estatu mailako triatleta askorentzat erreferente bilakatu den kirol frogak, Zarauzko Triatloia bakarra egiten duten ezaugarriak mantentzen jarraitu nahi du. Kirol-gogortasuna eta paisaia zoragarriak zeharkatzeko aukera ematen duen froga izaten jarraitu nahi du, urtez-urte 700 triatleten parte-hartze arrakastatsua bermatzen duen kirol froga, alegia.

 Testuinguru horretan, frogaren kalitatea bermatzearen aldeko apustua egiten jarraituko du Zarauzko Triatloiaren lantaldeak, hein handi batean frogaren neurriarekin lotuta dagoena. Izan ere, 700 parte-hartzaile izateak, horrelako froga batean bakarra den ibilbide bat egitea ahalbidetzen du, Getariako hondartzatik hasi eta Zarauzko erdigunera arte. Era berean, urtez-urte eskuzabaltasun osoz beren laguntza ematen duten 300 boluntarioen lana ezinbestekoa da antolakuntzaren kalitatea bermatzeko, triatletak ibilbide guztian zehar laguntzen baitituzte.

 Parte-hartzaileei dagokionez ere, frogaren kalitatea mantentzea da Zarauzko Triatloiaren helburuetako bat, frogako irabazleena izaten den euskal txapela tradizionala janzteko irrikaz dauden goi-mailako presentzia bermatuz. Azken helburu honi jarraiki, iazko edizioan hainbat aldaketa txertatu ziren izen-emate prozesuan eta 2020ko frogarako ere horiek mantenduko dira:

·         Iazko lehen hamar triatletek ziurtatuta daukate euren doako izen ematea datorren ediziorako. Triatleta hauei, e-mail bidez gonbidapen bat bidaliko zaie antolakuntzatik eta 2019ko azaroaren 30a baino lehen burutu beharko dute izen-ematea. Egun honetarako ez badute izena ematen, beren plaza galduko dute.

·         Azken hiru edizioetako lehen hogei triatletek ziurtatuta daukate izen-ematea (ordainduta). Triatleta hauei, e-mail bidez gonbidapen bat bidaliko zaie antolakuntzatik eta bidalitako gonbidapenarekin aurre izen-emate prozesuan apuntatu beharko dute beraien plaza gordetzeko. Behin izen-emateak zabaltzerakoan beraien izen-ematea konfirmatu beharko dute. Azken hiru edizioetako lehen hogei triatleta hauek, bidalitako gonbidapenaren bitartez ez badute izen-ematen, ez dira kontutan hartuko, ez dute ziurtatuko plazarik izango eta zozketa prozesuan sartuko dira..

·         Antolakuntzak, erabilgarri dauden 700 plazetatik 600 dortsal zozketatuko ditu azaroaren 13an. Gainerako 100 dortsalak, finkatuta dauden kupoak betetzeko gordeko ditu (Top 10ak, Top 20ak, emakumezkoak/gizonezkoak, euskaldunak/nazionalak/nazioartekoak,…). Behin kupoak beteta, gordetako 100 dortsaletatik soberan geratzen direnak, itxarote zerrendan dauden triatletei egokituko zaizkie hurrenkera zorrotzari jarraituz.

Aurreinskripzioa egiteko pausoak

 Zehazki, frogaren 34. edizioan parte hartu nahi duten triatletek, aurre izen-ematea bete beharko dute hurrengo astelehenaren goizeko 10etatik azaroaren 10eko 23:59ak bitartean, honako plataforma honetan:

https://www.rockthesport.com

Zozketa azaroaren 13an, asteazkenean, ospatuko da eta Facebook-en zuzenean ikusteko aukera egongo da. Behin hori eginda, hautatuen zerrendan dauden atletek e-mail bat jasoko dute, izen-ematea burutzeko argibideekin.

 Aurreinskripzioa eta izen-ematea pertsonala eta besterenezina da. Edozein zalantza izanez gero edo argibideren bat beharko balitz prozesu honetan, e-mail bat idatzi daiteke honako helbide elektroniko honetara info@zarauzkotriatloia.com.

Izen-ematea indargabetzearen inguruko informazioa

 Izen-ematea burutu ondoren kirol frogara bertaratzea posible izango ez den kasuetan honako itzulpenak eskatu ahalko dira.

·    2020ko urtarrilaren 31ko 23:59ak baino lehen indargabetuz gero, izen-ematearen %75a itzuliko da.

·     2020ko martxoaren 31eko 23:59ak baino lehen indargabetuz gero, izen-ematearen %50a itzuliko da.

·     2020ko apirilaren 30eko 23:59ak baino lehen indargabetuz gero, izen-ematearen %25a itzuliko da.

·     Data horretatik aurrera ez da itzulpenik egingo edozein kasuetan.

Indargabetzeko segurua hartzeko aukera ere badago. Izen-ematea egiterako orduan 30 €-ren truke, izen-ematearen %100a itzuliko da 2020ko apirilaren 30eko 23:59ak arte egindako eskaeretan.

Zenbatekoa ordainketa egindako txartel berdinera itzuliko da.

 Irudi berria

Pasa den edizioan 40.000 ikusle, 702 parte-hartzaile eta 400 boluntario bildu zituen frogak, bere irudia ere berrituko du aurten. Haritz Eizagirre diseinatzaile zarauztarrak, Zarauzko Triatloiaren balore eta ezaugarriekin guztiz bat datorren logo berria prestatu du eta antolatzaileek, azaroaren 13an aurkeztuko dute aurre izen-ematearen zozketarekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.